ATLETISMO

Garaipena eta finalera!

Gizonezkoen atletismoko gure taldeak galdu gabe jarraitzen du 2026an, eta ondo landutako garaipena lortu du, finalera puntu guztiekin iristea ziurtatuz. 

Eguna gure taldearentzat modurik onenean hasi ez bazen ere, garaipenen kateatze on batek Nerjarengandik urrundu zituen arratsaldean zehar.

Lasterketetako garaipenei dagokienez, Andoni Calbanok100 eta 200 metroetakoprotagonista izan zen, Joseba Larrauri taldekidearekin batera, bi probatan bat-biko sendoak lortuz. Halaber, Martin Segurolak 800 metroetan, Jorge David Torrerek 1500 metroetan, John Cabangek 110 metro hesi-lasterketan eta Manex Civicok 3000 metro oztopetan irabazi zuten.

Jauzietan, Eneko Carrascalek hirukoitza irabazi zuen; Ander Martinez de Rituertok pertika jauzia menderatu zuen; eta Euken Fernandezek xabalina jaurtiketa, Evgenii Zoteev bigarren izan zelarik.

Ekainaren 13an, igandean, titulurako finala jokatuko da Iruñean. Ez galdu eta etorri gure taldea animatzera!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!