Duela bi aste, neguko taldekako txapelketa garrantzitsuenean gizonezkoen taldeak Valentziako belodromoan izandako arrakastaren ondoren, agertoki berera itzuliko dira bakarkako txapelketa garrantzitsuenaren bila.
Gaur hasiko da Espainiako Short Track Txapelketa Absolutua. Probak igandera arte egingo dira, eta Realak bere historiako ordezkaritzarik zabalenetako batekin hartuko du parte. 23 atleta joan dira Valentziara, neguko denboraldia modu bikainean ixteko asmoz.
Sailkapenari erreparatzen badiogu, sei atleta inguru ditugu, hasiera batean, dominen lehian arituko direnak. Andoni Calbano 200 metroetako urteko lider gisa doa. John Cabang, Eneko Carrascal, Martin Segurola, Ander Martinez de Rituerto, Asier Añorga eta Ignacio Sáez dira urteko top5ean dauden gainerako kirolariak.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin