Argazkia: RFEA.

Andoni Calbano

Historia egin du Europan brontzezko dominarekin

Andoni Calbanok historia egin du igande honetan Birminghamen (Ingalaterra), 4x100m mistoko proban Europako Txapelketa Absolutuan brontzezko domina eskuratuta Espainiako selekzioarekin.

Bergararrak  laukotea osatu zuen Guillem Crespí, Maribel Pérez eta Jaël Bestuérekin batera, eta erreleboaren hirugarren postan aritu zen. Taldeak 40,42 segundoko denboran osatu zuen finala, estatuko errekor berria ezarriz. Garaipena Britainia Handiarentzat izan zen, 39,97 segundoko denborarekin, eta Alemaniak zilarra eskuratu zuen, 40,11ko denborarekin.

Brontzea historiarako

Dominak, gainera, esanahi berezia du txuri-urdinen eta Gipuzkoako atletismoarentzat: Andoni Calbano Gipuzkoako lehen atleta bihurtu da Aire Libreko Europako Txapelketa Absolutuan pistako proba batean domina lortzen.

Calbanorentzat, unea bereziki hunkigarria izan zen: “Sinestezina da. Bizitza osorako oroitzapena izango da”, adierazi zuen emaitza eskuratu ostean.

Europako brontzea dagoeneko Gipuzkoako atletismoaren historiaren parte da.

Denboraldiak aurrera jarraitzen du

Andonik Taranton (Italia) egingo diren Mediterraneoko Jokoak ditu orain begiz jota, abuztuaren 21etik irailaren 3ra bitartean.

Gainera, irailean berriro lehiatzeko aukera izan dezake Budapesteko (Hungaria) World Athletics Ultimate Championship txapelketa berrian. Bertan munduko selekzio onenen aurka lehiatzeko aukera izango du.

Klubetik Andoni zoriondu nahi dugu emaitza bikain honengatik, baita domina honen atzean dagoen lan eta ahalegin guztiagatik ere. Baita Oscar eta Olatz entrenatzaileei eta horrera iristera lagundu dien ororoi.

Zorionak, Andoni!

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!