Argazkia: Espainiako Atletismo Federazioa.

ATLETISMOA

Txapeldunordeak

Realeko atletismo saila 2 puntura geratu da balentria historiko bat lortzetik.

Txuri-urdinek, azken probaren aurretik lidergoa eskuratzea lortu ondoren, baina berriro galdu dute 4x400 metroko erreleboan.

Egun borobila izaten ari zen; aurkarien hutsegiteez baliatu dira eta beste edozein klubek baino garaipen gehiago eskuratu dituzte.

Sei garaipenetatik bost Eneko Carrascalek jauzi hirukoitzan, Ander Martínez de Rituertok pertikan Gipuzkoako errekorra ezarriz, Jorge Torrek 1.500 metroetan, Andoni Calbanok 200 metroetan eta Larrauri, Calbano, Trecet eta Bankok osatutako 4x100 metroko erreleboak lortu dituzte.

Seigarren garaipena Martin Segurolaren eskutik etorri da; honek 3.000 metroetako Euskadiko eta txapelketetako errekorrak hautsi ditu. 7:38.97ko markari esker, jardunaldiko atletarik onena izendatu dute.

Taldeak, Ligako txapeldunorde izanik amaitu du urte gogoangarri hau. 1959tik lortzen ez zen lorpena da. Honek, pista estaliko Joma Kopa eta emakumezkoen Lehen Mailarako igoerari gehituta, sailaren historiako urterik onena eman dio.

Denboraldiak banakako txapelketekin jarraituko du, eta zorte onena opa diegu gure atletei.

Zorionak guztiei!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!