ATLETISMO LIGA

Garaipena lehen jardunalian:

Realak garaipen handia lortu zuen Iruñean jokatu zen Ligako Lehen Jardunaldian, Pamplona, Huescako Zoiti eta Scorpio Zaragoza taldeen aurka.

Gure mutilek jardunaldia hasieratik amaierara arte menderatu zuten, lasterketa eta konkurtso gehienetan nagusitasuna erakutsiz. Bat-bikoak lortu zituzten 200m, 800m, 1500m eta pertika-jauzian. Horretaz gain, garaipenak lortu genituen 3000m, 3000m oztopoak, 400m hesiak, Luzera-jauzia, Disko-jaurtiketa eta Jauzi hirukoitzean. Guztira lortutako 225 puntuekin, Real Sociedadek lideratzen du liga, jardunaldiko gainerako irabazleek baino puntu gehiago lortuta.

Orain, gure mutilek Nerja, Tenerife eta Salamancaren aurka izango dute, erabakitzear dagoen hirian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!