Akziodunak

Web korporatiba (Kapital Sozietateen Legearen 173.1 artikulua)

Akziodunak izatearen onurak

Akzioduna bazara, abantaila hauetaz gozatuko duzu

1

Bildu puntuak Realzale Programarekin eta zatoz Anoetara dohainik.

2

Sarrera doan Emakumezkoen taldearen eta Harrobiko taldeen Zubietako partidetara.

3

%10eko deskontua denda ofizialetan.

4

Prezio bereziak Reale Arenako bisita egiteko.

5

5 akzio edo gehiagoren titularra bazara, %5eko deskontua zure kuotan bazkide izanez gero.

Kode etikoa

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADkoek berretsi nahi dugu, eta nabarmendu, gure konpromisoa eta dedikazioa hortxe daudela, bai gobernu korporatibo oneko praktikak bultzatzeko, bai kudeaketa etiko eta profesionala egiteko, bai hartutako erabakietan zintzo jokatzeko, hala Klub barruan nola gure inguruarekiko jardunean. Kontsekuenteak izateko, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL osatzen dugun guztion lankidetza eta konpromisoa ezinbestekoak zaizkigu, kontuan harturik hor sartzen direla kolaboratzaileak, zaleak, abonatuak, akziodunak, enplegatuak, jokalariak, teknikariak, arduradunak, bezeroak, hornitzaileak eta abar luze bat, horiekin guztiekin batera defendatu behar baititugu, eguneroko jardunean, etika eta indarreko legaltasunarekiko errespetua. Kode Etikoa baliagarria da gobernu oneko praktiken printzipio aitzindariak ondo sustraitu daitezen, bai Klubean bai ingurune ekonomiko eta sozialean.

Irakurri gehiago

Kode etikoa