Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Nagusian. Ehuneko 99a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren sei puntutan, akziodunek 23-24ko kontuak eta 24-25ko aurrekontua onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 33,6ak hartu du parte.
Horrela joan dira bozketak:
Lehena: 2024ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak (balantzea, galdu-irabazien kontua, memoria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria) eta Kudeaketa-Txostena aztertu eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horretako emaitza aplikatzeko proposamena ere.
- Alde: 99,87%
- Kontra: 0,11%
- Abstentzioa: 0,02%
Bigarrena: 2024ko uztailaren 1etik 2025ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.
- Alde: 99,84%
- Kontra: 0,11%
- Abstentzioa: 0,04%
Hirugarrena: Informazio ez-finantzarioaren txostena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
- Alde: 99,41%
- Kontra: 0,3%
- Abstentzioa: 0,24%
- Txuria: 0,05%
Laugarrena: Kontu-auditoreak izendatzea.
- Alde: 99,51%
- Kontra: 0,24%
- Abstentzioa: 0,21%
- Txuria: 0,05%
Bosgarrena: Administrazio Kontseiluko kideen kopurua egokitzea.
- Alde: 99,69%
- Kontra: 0,17%
- Abstentzioa: 0,13%
Seigarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.
- Alde: 99,74%
- Kontra: 0,15%
- Abstentzioa: 0,11%