EROSI ZURE ZELAI ZATIA ETA LORTU SARI BIKAINAK

Eraman zure etxearen zati bat

Vídeo

Orain, jada, ez dituzu Reale Arenan egindako golak bakarrik ospatuko. Asistentzia bat, pase-giltza bat, jabetza handia izatea, aurkariari txartel hori bat ateratzea... partida bakoitzean hainbat jokaldi garrantzitsu gertatzen dira, eta, hurrengo partidatik, jokaldi garrantzitsu horiek sari ugari oparituko dizkizute 2024an.

Izan ere, jada eskuragarri daude Reale Arenako zelai zati digitalak. Zelaia 20.000 zatitan banatu da, eta zati horiek jabe baten zain daude dagoeneko. Esandako jokaldi garrantzitsu horietako edozein zuk erosi duzun zelai zatian gertatzen bada, saria izango duzu partida bakoitzean (liga edo kopa).

Horrela, partidan zehar gertatzen diren benetako joko ekintzen arabera, zelai zati birtuala erosten duten erabiltzaileek sari ugari eskuratu ahal izango dituzte: abonuak doan, elastikoak, online dendan deskontuak, etab. Zelai zatia erosita, zelaian gertatzen den une zirraragarri bakoitzeko parte izango zara.

Partzela bat nahi dut, zer egin dezaket?

Soilik 12 euro ordainduta erosi ahal izango duzu zure partzela, honako mekanika honen bidez:

1. aukera: denda fisikoan (laster eskuragarri). Denda fisikoetako batera joan zaitezke, eta han ordaindu 12 euroak. Kode bat emango dizute, eta kode hori dendan bertan emango zaizun tabletan sartu ahal izango duzu, zure posta elektronikoko helbidearekin batera, partzelarekin trukatzeko. Kodea eta posta elektronikoko helbidea sartu ondoren, erosi nahi duzun partzela aukeratu ahal izango duzu tabletan bertan, eta hori egin eta gero zurea izango da ondorio guztietarako.

2. aukera: online dendaren bidez. Realaren online dendan (https://rsstore.realsociedad.eus/es/p/parcelas-digitales) partzela eskuratzeko beharrezkoa den kodea erosi ahal izango duzu (sakatu HEMEN). Kodea erosi ondoren, berresteko mezu elektroniko bat iritsiko zaizu adierazi duzun posta elektronikoko helbidera. Behin mezu elektronikoa jasota, https://parcelasdigitales.realsociedad.eus orrialdera joan beharko duzu, eta kodea eta erabilitako mezu elektroniko bera partzelarekin trukatzeko erabili. 

Orrialde horretan, zure partzela aukeratu ahal izango duzu, eta hori egin eta gero zurea izango da ondorio guztietarako.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!