Gaur, 12:00etan, itxi da Europa Leagueko Crystal Palacen (azaroaren 26an, 21:00ean) aurkako partidarako izena emateko epea. Guztira, 1.150 eskaera jaso dira, eskatzaileak eta bidaideak kontuan hartuta. Eskaera guztiek sarrera izango dute eta bazkide eta RS Fanen eskaeretarako esleitutako kupoa agortu da.
Sarrerak eskatu dituen pertsonak mezu elektroniko bat jaso du gaur arratsaldean, sarrerak ordaintzeko jarraitu beharreko jarraibideekin. Ordainketa egiteko 24 orduko epea izango du. Ordainketa egin ondoren, eta partida baino 48 ordu lehenago, sarrerak formatu digitalean jasoko ditu, Abonatuaren Atarian erabiltzaile-profilaren helbide elektronikoari lotutako helbidean.
Garrantzitsua: sarrerak izendunak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaportearen zenbakia). NANa estadioaren sarbidean eskatuko da, eta ezingo da eserlekua esleituta duen pertsona ez den beste inor sartu. NANik ez duen adingabe bat heldu batekin joanez gero, familia-liburua aurkeztu beharko da sarbidean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin