Hemen duzu urriaren 11n, igandean, Realak eta Real Club Deportivo de A Coruñak Anoetan jokatuko duten partidarako informazio erabilgarri guztia (16:15):
Alazne Estensorori omenaldia
Alazne Estensoro atezainak familia txuri-urdin osoaren omenaldia jasoko du igandean Anoetan. Lazkaotarra, duela gutxi Polonian 20 urtez azpiko munduko txapeldun bilakatu zena, Deportivo de A Coruñaren aurkako partidaren atarian omenduko dute. Jokalari txuri-urdinak ohorezko sakea egingo du Realeko zaleen txalo artean.
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu bereziak
Igande honetako partidarako joan-etorriei dagokienez, berrikuntza nagusia Euskotrenen atari berriaren irekiera izango da. Topoaren erabiltzaileek mugitzeko modu berri bat izango dute partida honetatik aurrera.
Partida amaitzean trena zein noranzkotan hartu nahi duten kontuan hartuta, honako hau izan beharko dute gogoan:
- Topoa Hendaia noranzkoan hartu nahi dutenek atari berriko atetik sartu beharko dira. Partiden irteeretan, sarbide hori lurraldearen ekialderantz doazenentzat soilik izango da.
- Lasarte-Oriara doazen trenak hartu nahi dituztenek atari zaharreko sarrera nagusitik sartu beharko dira.
- Zumaia noranzkoan doazen trenak hartuko dituzten erabiltzaileek atari zaharreko Gasca aldeko sarbidea erabili beharko dute.
Ohiko egunetan, Realaren partidarik ez dagoenean, atari zaharra itxita egongo da, berritze-lanak direla eta. Realak jokatzen duenean edo Anoeta inguruan jende asko biltzen duten ekitaldiak antolatzen direnean, atari zaharra ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da, eta amaitu ondorengo bi ordu pasa arte egongo da zabalik.
Euskotrenek zein Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)
Bi Topagune, 8. eta 13. ateetan
Joan den denboraldiko arrakastaren ondoren, aurten ere ‘Topagunea’ izango dugu, Anoetara sartu aurretik giroa berotzeko txokorik onena. Igande honetan, Deportivoren bisita dela eta, 14:15etik 19:00etara egongo da martxan.
Partida honetako albistea da estadioaren inguruan bi kokaleku egongo direla. Batetik, ohikoa, hegoaldeko zabalgunean, 13. atearen ondoan. Bestetik, igande honetan 8. atearen ondoan ere irekiko dugu, Keler Espaziorako sarbidearen alboan. Gure zaleek giroa berotzeko aukera izango dute zuzeneko musikarekin, janaria eta edaria eskaintzen dituzten food truckekin…
‘Zalegunea’ sortu da
Estadioko tabernen eskaintza zabalduko da gune berriak irekita:
- Tribuna familiarra: Doña Chepina (Mexikoko janaria)
- Ekialdeko tribuna: DG&FE (Argentinako sukaldea) + Bakerboyz (gozokiak)
- Hegoaldeko tribuna: Ibaia Kebab
- Tribuna nagusia: Perro (hot dogak)
Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming (Keler Espazioa)
Gastrogune, Haurren Gunea eta LG Gaming 14:15etik 19:15era egongo dira martxan. Partida pantaila erraldoian ikusi ahal izango da. Gunea 19:15era arte egongo da zabalik.
Denda eta tabernetako zerbitzua
Anoetako denda 14:00etatik 16:15era eta 18:00etatik 19:45era egongo da zabalik. Bestalde, estadioko tabernak 15:15etik aurrera egongo dira martxan.
Anoetako txarteldegia
Anoetako bazkideentzako arreta-bulegoaren ondoan, Atano III pilotalekuaren parean, dauden txarteldegiak 14:15etik 16:15era egongo dira irekita sarrerak saltzeko.
NFC txartela (26-27 denboraldia)
Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berria. Denboraldi berriko NFC txartela deskargatzeko prest dago jada.
Igande honetan erabili ahal izango duzu Anoetara azkarrago sartzeko. Deskargatu eta zure mugikorreko edo erloju adimenduneko Wallet-ean gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu; beraz, estaldura arazoek ez dute sarbidean eraginik izango. Estadioko ateak 15:15ean irekiko dira.
Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen, denboraldi honi dagokiona deskargatu beharko duzu berriro. Egin klik HEMEN informazio gehiago lortzeko.
Txartel lagapenak
Gogoratu, ezin bazara etorri, zure bazkide-txartela klubari edo beste pertsona bati (senide bati, lagun bati, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi aukera horietako edozein gauzatzeko, aldez aurretik zure erregistroa eguneratu beharko duzu. Sarbideetako kontrol- eta segurtasun-arrazoiengatik, kudeaketa 15:15 baino lehen egin beharko duzu.
Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideei.
Hiri autobusak partida amaitzean
Jakinarazi digutenez, partida amaitzean Aita Donostia plaza trafikoari itxita egongo da 15 minutuz, segurtasun-arrazoiengatik. Pazientzia eskatzen diegu hiri autobusen erabiltzaileei.
Probintziatik datozen autobusak
Joan den denboraldian egokitutako guneei eutsiko zaie, bai estadiora iristeko, bai bertatik irteteko. Gune horiek Illunbe ordezkatzen dute eta sarbideko zailtasunak murrizten dituzte. Hainbat aukera aztertu ondoren, kokaleku bideragarriak honako hauek dira:
- Zorroaga pasealekua 22 (Loiola noranzkoan): 13 autobus
- Zorroaga pasealekua 26 (Loiola noranzkoan): 13 autobus
- Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberak noranzkoan): 10 autobus
- Anoetako eraztunaren barrualdea: 9 autobus
- Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoeta noranzkoan): 16 autobus (aparkatzeko soilik)
Bizikletentzako aparkalekua
Amara Berri ikastetxean dagoen eta IBK Bikek babesten duen bizikleta eta patineteentzako aparkalekua 15:15etik partida amaitu eta ordu erdira arte egongo da erabilgarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin