Gaur, 12:00etan, zozkatu dira datorren igandean, azaroaren 1ean, San Mamesen jokatuko dugun ligako partidarako (21:00) eskuragarri zeuden 455 sarrerak. Guztira, 2.270 lagunek eman dute izena, bazkide eta RS Fan eskatzaileak eta laguntzaileak kontuan hartuta.
Eskatzaileek mezu elektroniko bat jaso dute zozketaren emaitzaren berri emateko.
Garrantzitsua: Sarrerak egokitu zaizkienek bazkidearen atarian sartu eta falta diren 20 euroak ordaindu beharko dituzte, mezu elektronikoa jaso eta gehienez 24 orduko epean, erosketa osatzeko. Epe horretan ordainketa egiten ez badute, sarrerak eskuratzeko eskubidea galduko dute. Ordainketa egin ondoren, sarrerak posta elektronikoz jasoko dituzte, partida hasi baino gutxienez 72 ordu lehenago.
Sarrerarik egokitu ez zaienei datozen egunetan itzuliko zaie zozketan parte hartzeko ordaindutako zenbatekoa, ordainketa egiteko erabilitako txartel berean.
Sarrerak izendunak izango dira, eta sarrera bakoitzaren titularra ez den beste inor ezin izango da estadiora sartu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin