CRYSTAL PALACE-REAL SOCIEDAD (AZAROAK 26, 21:00)

Londreserako beste 300 sarrera

Realak beste 300 sarrera jaso ditu azaroaren 26an Selhurst Parken Crystal Palaceren aurka jokatuko duen Europa Leagueko partidarako.

Sarrera berriek 35 euroko prezio bakarra dute, eta gaurtik, urriaren 16tik, 13:30etik aurrera daude eskuragarri Abonatuaren Atariaren bidez. Sarrerak izena emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskatzaileak bazkidea edo RS Fan izan beharko du, eta lagun bat ere sartu ahal izango du eskaeran. Lagun horrek ez du zertan bazkidea edo RS Fan izan.

Izena emateko epea zabalik egongo da sarrerak agortu arte edo azaroaren 15eko 23:59ak arte.

Oraindik sarrerarik geratzen bada, azaroaren 16tik aurrera zale guztien eskura jarriko dira Realaren bulegoetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!