Realak jakinarazten du Anoetako ateak irekiko dituela nahi duten zale guztiek doan argazkia egin ahal izan dezaten joan den apirilaren 18an Sevillan irabazitako Koparekin.
Urriaren 8an, ostegunean, 10:00etan hasi eta urriaren 12an, astelehenean, 20:00ak arte, nahi duten guztiak Anoetara joan ahal izango dira Koparekin argazkia egitera.
Ordutegia: ostegunean, ostiralean eta astelehenean, 10:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. Urriaren 11n, igandean, erakusketa itxita egongo da, Anoetan partida jokatuko baita.
Anoetako iparraldeko aparkalekura sartzeko arrapalan barrena izango da sarrera, denda ofizialaren ondotik. Bisitariek arrapala horretatik behera egin beharko dute, eta handik joko-zelaira sartuko dira. Bertan, zelaiaren hegaletik joango dira aldageletako tunelaren irteeraren parera iritsi arte. Gure armarriaren ondoan, Kopaz gozatu eta harekin nahi dituzten argazkiak egin ahal izango dituzte. Ondoren, miniestadioaren ondoan dagoen hegoaldeko aparkalekurako arrapalatik aterako dira.
GUazen REALA!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin