REAL RACING CLUB - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 16:15)

Kontsultatu Santanderrerako sarrerak egokitu zaizkizun

Gaur, 12:00etan, zozkatu dira datorren igandean, azaroaren 22an, Santanderren jokatuko dugun ligako partidarako (16:15) eskuragarri zeuden 698 sarrerak. Guztira, 1.322 lagunek eman dute izena, bazkide eta RS Fan eskatzaileak eta laguntzaileak kontuan hartuta.

Eskatzaileek mezu elektroniko bat jaso dute zozketaren emaitzaren berri emateko. 

Garrantzitsua: Sarrerak egokitu zaizkienek bazkidearen atarian sartu eta falta diren 20 euroak ordaindu beharko dituzte, mezu elektronikoa jaso eta gehienez 24 orduko epean, erosketa osatzeko. Epe horretan ordainketa egiten ez badute, sarrerak eskuratzeko eskubidea galduko dute. Ordainketa egin ondoren, sarrerak posta elektronikoz jasoko dituzte ostegunean, arazoaren 19an.

Sarrerarik egokitu ez zaienei datozen egunetan itzuliko zaie zozketan parte hartzeko ordaindutako zenbatekoa, ordainketa egiteko erabilitako txartel berean.

Sarrerak izendunak izango dira, eta sarrera bakoitzaren titularra ez den beste inor ezin izango da estadiora sartu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!