Realak Europa Bonua aktibatuko du Anoetan jokatuko diren 2026-2027 denboraldiko Europa Leagueko partidak ikusi nahi dituzten bazkide guztientzat (ligako fasea eta egon daitezkeen kanporaketak).
Europa Bonuaren kargua abuztuaren 31n egingo da. Itzulketak egiteko azken eguna irailaren 6a izango da. Klubak Europa Bonoari uko egiten dioten bazkideen sarrerak erabiliko ditu.
Realak, 2026-2027 denboraldiari begira, Europa Bonuari dagozkion tarifetan aldaketak aurreikusi direla jakinarazten die abonatuei. Tarifak eguneratzeko, besteak beste, kontuan hartu dira abonuaren kategoria, Anoetako eserleku bakoitza non dagoen eta Europako lehiaketetan aplikatzen diren prezioen bilakaera, eta abonamendu kategoria bakoitzeko gutxieneko prezioak ezarri dira.
Egunean zehar bazkide bakoitzari mezu elektroniko bat bidaliko zaio, bere Europa Bonuaren informazio eta zenbateko zehatzarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin