Anoetako aisialdi, gastronomia eta entretenimendu eskaintza hazten ari da, eta harrera oso ona izan du zale txuri urdinen artean. Hiru guneek eskaintzen dutena azaltzeko, Papousfood Anoetara hurbildu zen, Zalegunea, Keler Espazioa eta Topagunea bisitatu eta partida egunetako proposamenak ezagutzeko.
Zaleguneak bost postu gastronomikoei eutsiko die
Igande honetan Levante UDren aurka jokatuko den partidan, Zaleguneak aurreko partidako kanpoko bost establezimendu gastronomikoei eutsiko die. Tribuna hauetan banatuta egongo dira:
- Iparraldeko tribuna: Doña Chepina (Mexikoko janaria).
- Tribuna nagusia: Perro (hot dog-ak).
- Ekialdeko tribuna: DG&FE (Argentinako janaria) eta Bakerboyz (gozoak).
- Hegoaldeko tribuna: Ibaia Kebab.
Kanpoko postu gastronomiko horietan txartel bidez bakarrik ordaindu ahal izango da.
Keler Espazioa eta Topagunea, Anoetaz gozatzeko aukera gehiago
Keler Espazioa 16:30etik 21:30era egongo da zabalik, bere hiru guneekin: Gastrogune, LG Gaming eta Haurren Gunea.
Topagunea, berriz, 8. eta 13. ateen inguruan egongo da zabalik, 16:30etik 19:30era, partidako bigarren zatia hasi arte. Bertan, food truck-ak eta garagardoa erosteko aukera egongo da.
Zaleguneak estadio barruko eskaintza gastronomikoa zabaltzen duen bitartean, Keler Espazioa eta Topagunea partidara sartzeko sarrerarik ez dutenentzat ere zabalik daude. Hiru guneek aukera osagarriak eskaintzen dituzte partida egunetan Anoetaz gozatzeko.
En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales de comunicación oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin