CRYSTAL PALACE-REAL SOCIEDAD (AZAROAK 26, 21:00)

Eskatu Londreserako sarrera

Dagoeneko eska ditzakezu Realaren hurrengo Europako partidari dagozkion sarrerak: Crystal Palaceren aurkako partida Selhurst Parken jokatuko da azaroaren 26an, 21:00etan (20:00etan, tokiko ordua).

Crystal Palacek 1.220 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari, 35 euroko prezio bakarrean, eta, horrez gain, mugikortasun urriko pertsonentzako 40 sarrera.

Honela banatuko dira sarrerak:

· 1.140 sarrera bazkideen, RS Fanen eta zaleen eskaeretarako.

· 40 sarrera mugikortasun urriko pertsonentzat.

· 50 sarrera peñentzat.

· 30 sarrera Halcón Viajesentzat.

Sarreren eskaera

Bazkidearen Atariaren bidez egin beharko da sarreren eskaera, gaurtik, urriaren 6tik, urriaren 13ra arte (12:00etan itxiko da epea).

Sarrera kopurua gainditzen bada, zozketa bidez esleituko dira. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta laguntzaileak ez du zertan bazkidea edo RS Fana izan.

Eskaera egiteko, 10 euroko erreserba-zenbatekoa ordaindu beharko da. Zozketan sarrerarik egokitzen ez bazaizu, zenbateko hori itzuli egingo zaizu; sarrera egokitzen bazaizu, berriz, sarreren azken preziotik deskontatuko da. Sarrera egokitu eta, azkenean, jasotzen ez baduzu, ez zaizu erreserba-zenbatekoa itzuliko.

Eskaera egiteko epea amaitutakoan, urriaren 13an egingo da eskatzaileen arteko zozketa, betiere sarrera kopurua gainditzen bada. Egun horretan bertan, arratsaldeko lehen orduan, gure webgune ofizialean kontsultatu ahal izango duzu sarrera egokitu zaizun.

Sarrera egokituz gero, eskaera egin duen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du gainerako ordainketa egiteko jarraibideekin, eta 48 orduko epea izango du ordainketa egiteko. Ordaindu beharreko gainerako zenbatekoa 25 eurokoa izango da.

Zenbateko osoa ordaindu ondoren, formatu digitalean jasoko dira sarrerak, Bazkidearen Atariko erabiltzaile-profilean lotuta dagoen helbide elektronikoan.

Sarrera guztiak agortzen ez badira, urriaren 15etik aurrera berriro irekiko da izena emateko epea bazkideentzat eta RS Fanentzat, eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Epea sarrerak agortu arte edo azaroaren 15eko 23:59ak arte egongo da zabalik.

Oraindik sarrerarik geratuko balitz, azaroaren 16tik aurrera zale guztien eskura jarriko dira Realaren bulegoetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!