Igande honetan, jokalariak zelairatu aurretik, gogoan geratzen diren une horietako bat biziko du Anoetak. Jokalariak zelairatu aurretik, Txoria Txori, oso gurea den abestia, entzungo da estadioan, eta ahots guztiak batuko dira elkarrekin abesteko.
Ekialdeko Harmailak protagonismo berezia izango du, abestiarekin batera argi- eta kolore-mosaiko bat osatuko baitu. Gainerako zaleak ere batuko dira une horretara, eta Anoeta argiztatuko dute sakelako telefonoetako linternak piztuta.
Ekialdeko Harmaila | Nola parte hartu?
Estadioan atzerako kontaketa hasten denean, Ekialdeko Harmailan daudenek beren eserlekuan aurkituko duten QR kodea eskaneatu behar dute.
Txoria Txori abesten den bitartean, nahikoa izango da telefonoa altxatzea, pantaila zelairantz begira jarrita, guztion artean argi- eta kolore-mosaiko bat osatzeko.
Gainerako harmailak | Nola parte hartu?
Gainerako zaleek ere parte hartu ahal izango dute, abestia entzuten den bitartean sakelako telefonoaren linterna piztuta.
20:50ean, ahots guztiak batuko dira Txoria Txori abesteko, eta Anoeta piztu egingo da oso une berezi bat bizitzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin