Dagoeneko eska ditzakezu urriaren 15ean, 18:45etik aurrera, Union Saint-Gilloiseren aurka jokatuko dugun partidako sarrerak, baita urriaren 22an, 21:00etatik aurrera, Lillestrom taldearen aurka jokatuko dugun partidakoak ere.
Union Saint-Gilloise
Union Saint-Gilloisek 700 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari, 23,75 euroko prezio bakarrarekin, eta honela banatuko dira:
- 620 sarrera bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako.
- 50 sarrera peñentzat.
- 30 sarrera Halcón Viajesentzat.
LILLESTRØM
Lillestromek 754 sarrera bidaliko dizkio klub txuri-urdinari, 14 euroko prezio bakarrarekin (150 NOK), eta honela banatuko dira:
- 674 sarrera bazkideen eta RS Fanen eskaeretarako.
- 50 sarrera peñentzat.
- 30 sarrera Halcón Viajesentzat.
Sarreren eskaera
Bi partidatarako sarrerak Abonatuaren Atariaren bidez eskatu beharko dira gaurtik, irailaren 11tik, irailaren 15era bitartean (12:00etan itxiko da epea).
Eskaeren kopuruak eskuragarri dauden sarreren kopurua gainditzen badu, zozketa bidez esleituko dira sarrerak. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eta, kasu bietan, laguntzailea ez da nahitaez bazkidea edo RS Fan izan beharko.
Eskaera egiteko, erreserba-zenbateko bat ordaindu beharko da: 10 euro Union Saint-Gilloiseren aurkako partidurako eta 5 euro Lillestrom taldearen aurkako partidurako. Zozketan sarrerarik egokitu ezean, zenbateko hori itzuliko zaizu; sarrera egokituz gero, berriz, sarreren azken preziotik deskontatuko da. Sarrera egokitu eta azkenean jasotzen ez baduzu, ez zaizu erreserba-zenbatekoa itzuliko.
Eskaerak egiteko epea amaitu ondoren, irailaren 15ean egingo da eskatzaileen arteko zozketa, baldin eta eskaeren kopuruak eskuragarri dauden sarreren kopurua gainditzen badu. Egun horretan bertan, arratsaldeko lehen orduan, gure webgune ofizialean kontsultatu ahal izango duzu sarrerarik egokitu zaizun.
Sarrera egokituz gero, sarrerak eskatu dituen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, gainerako zenbatekoa ordaintzeko jarraibideekin, eta 48 orduko epea izango du ordainketa egiteko. Union Saint-Gilloiseren aurkako partidaren kasuan, gainerako zenbatekoa 13,75 eurokoa izango da; Lillestrom taldearen aurkako partidaren kasuan, berriz, 9 eurokoa.
Zenbateko osoa ordaindu ondoren, sarrerak formatu digitalean jasoko dira, partida bakoitza jokatu baino 48 ordu lehenago, Abonatuaren Atariaren erabiltzaile-profilean lotutako helbide elektronikoan.
Eskaeren kopurua eskuragarri dauden sarreren kopurura iristen ez bada, eskaerak egiteko epea berriro irekiko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin