EGIN ZAITEZ EMAKUMEZKOEN FUTBOL ATALEKO BAZKIDE

Zure txartel esklusiboa

Denboraldia martxan da dagoeneko, eta Realak erronkaz eta ilusioz betetako urtea du aurretik. Taldea beste urte batez ari da Liga F-n lehiatzen, eta Europan ere bere bidea egiten jarraitzen du, emakumezkoen futbol sailarentzat historikoa izaten ari den denboraldian.

Maila handiko aurkariak, Europako lehia, gaztetasunez eta anbizioz betetako taldea eta futbol arratsalde ugari Zubietan. Arrazoiak soberan daude denboraldi berezi honetan taldea gertutik babesteko eta emakumezkoen futbolaren bazkide txartelarekin bide hau elkarrekin egiteko.

Egin zaitez bazkide eta bizi gertutik oraindik etortzeko dagoen guztia.


Zer ezaugarri ditu txartel berriak?

- Etxean jokatutako partida guztiak ikusteko aukera.

- Europa Cupeko itzulerako partidara doan sartu ahal izango zara.

- Txartelak ez du zenbakirik izango, Zubietako zelai berriko eserlekuek ez baitute zenbakia esleituta izango. Hala ere, eserleku ziurtatua izango duzu beti.

- Realzale Programan puntuak metatu ahal izango dituzu eta %10eko deskontua izango duzu gure denda ofizialetan egiten duzun edozein erosketatan.

- Edukiera arrazoiak direla-eta bazkideen artean zozketa eginez gero, Emakumezkoen Realeko bazkide esklusiboek eserlekua bermatuta izango dute Zubietan.

- Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da. Txartela orain erosiz gero, abendura arte dagokizun zati proportzionala ordainduko duzu.

- Hiru kategoria egongo dira:

* 0-6 urte (Txiki F):  5 euro urtean

* 7-17 urte (Gaztea F): 30 euro urtean.

* 18 urtetik gora (Txuri Urdina F): 95 euro urtean.

- 5 akzio baino gehiago dituzten akziodunek %5eko deskontua izango dute.

Sarreren prezio orokorrak

Sarreren prezioak bi kategoriatan banatu dira. A kategorian, Real Madril, Bartzelona Athletic Club eta Europa Cupeko taldeen bisitak sartzen dira. B kategorian, gainerako partidak sartzen dira. Gauza interesgarri moduan, jakin ezazue A kategoriako partida bakarrik zenbatuta, helduek urteko txartelagatik ordaindu behar dutena ia-ia konpentsatuta geratzen dela.



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!