Sanse Zubietara itzuliko da asteburu honetan, beste jardunaldi bati ekiteko. Donostiarrek lau puntu batu dituzte azken bi neurketetan: Gironaren aurka garaipen garrantzitsua lortu zuten, eta azken jardunaldian golik gabe berdindu zuten Sabadellen. Garaipena lortu ez bazuten ere, txuri-urdinek neurketa ona jokatu zuten, eta bigarren zatian, bereziki, hiru puntuak eskuratzeko abagune argiak sortu zituzten.
Aurrez aurre Sporting de Gijón izango dute, maila handiko aurkaria. Talde asturiarra sailkapeneko zazpigarren postuan dago, 22 punturekin, eta azken jardunaldian Valladoliden aurka galdu zuen arren, orain arteko ibilbideak aurkari gogorra dela erakusten du. Gipuzkoarrek azken jardunaldietan erakutsitako jokaori eutsi, Zubietan sendo aritu eta zaleen aurrean beste garaipen bat eskuratu nahi dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin