FENERBAHÇE - REAL SOCIEDAD (ASTEAZKENA, 18:00)

Europan beste urrats bat

Realak Fenerbahçe SK izango du aurkari asteazken honetan, azaroaren 11n, Istanbulgo Şükrü Saracoğlu estadioan, 18:00etatik aurrera (Euskal Herriko ordutegian), UEFA Women's Europa Cup txapelketako final-zortzirenetako itzuliko neurketan.

Txuri-urdinek Zubietan jokatutako joaneko partidan lortutako 2-0eko abantailarekin egingo diote aurre hitzordu erabakigarri honi. Maren Lezetaren eta Ainhoa Marínen golek garaipena eman zieten donostiarrei, eta orain, Turkian, egindako lanari jarraipena eman eta final-laurdenetarako txartela eskuratzea izango dute helburu.

Gorka Álvarezen taldea, gainera, larunbatean Ipuruan SD Eibarren aurka lortutako derbiko garaipenaren ondoren iritsiko da neurketara. Emaitza horrek emandako konfiantzarekin, baina aurrean izango duten erronkaren zailtasunaz jabetuta, txuri-urdinek euren mailarik onena erakutsi beharko dute sailkapena lortzeko.

Europako ibilbidean beste urrats bat emateko aukera paregabea izango dute donostiarrek. Laurogeita hamar minutu dituzte aurretik, eta helburua argia da: Europan amesten jarraitzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!