REAL SOCIEDAD – RAYO VALLECANO (16:15)

Egoera sendotu

LaLiga Anoetara itzuliko da, eta Realak argi dauka zer egin behar duen. Azken hilabetean hartutako martxa bikaina berreskuratu behar du gaur arratsaldean Rayo Vallecanoren aurka. San Mamesen gertatutakoak, gertatu zen moduan gertatuta, eten egin zuen bolada hori, eta orain berriro ekin behar zaio bideari.


Talde berezi bat hartuko dugu. Berez ausarta eta ezohiko harrotasuna duena, Vallecaseko taldea urteak daramatza talde apal batek %200ean arituta zer lor dezakeen erakusten. Azkenaldiko ibilbideari erreparatzea besterik ez dago, joan den maiatzean Conference Leagueko finala jokatu baitzuen.


Aulkian entrenatzaile berria dute, baina taldearen nortasun-ezaugarriek bere horretan jarraitzen dute. Beñat San José donostiarraren aginduetara, Rayo taldeak bertikaltasunari, ausardiari eta lehiakortasunari eusten die. Haiei gailentzeko, area barruan eta inguruan asmatu beharko dugu, eta asko asmatu ere.


Matarazzoren mutilek badakite LaLigan Anoetak aldea markatu behar duela. Gaur arratsaldekoa, gainera, epe ertainera goranzko joera sendotu eta bide itxaropentsu bati bultzada emateko moduko partida horietakoa da. Partida irekia espero dugu, ia beti bezala, eta, ahal dela, Dale Cavese erritmo bizian gozatzeko modukoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!