INSIDE

Amaiera epikoa Ipuruan

Vídeo

Derbiek beti izaten dute zerbait berezia. Partidaren aurreko urduritasuna, aldageletako kontzentrazioa, zelai barruko intentsitatea eta neurketa bakoitza berezi egiten duten une txiki horiek guztiak.

Gure jokalariek Ipurua bisitatu zuten atzo, SD Eibarren aurkako derbi gipuzkoarra jokatzeko. Emozioz beteriko norgehiagoka izan zen, azken unera arte borrokatu beharrekoa, eta luzapenean iritsitako golak amaiera ezin hobea eman zion. Orain, barrutik bizitako une guztiak beste ikuspegi batetik gozatzeko aukera dugu.

Izan ere, derbi bat futboleko 90 minutu baino askoz gehiago da. Partidaren aurreko tentsiotik azken minutuko golak eragindako poz eztandara, Ipuruan bizitako emozio guztiak bildu ditugu gure Inside berrian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!