Gure hirugarren taldeak beste hiru puntu eskuratu ditu gaur arratsaldean Zubietan Erandiori 4-1 irabazi ostean, sailkapenean gora egiten jarraitzeko.
Partida donostiarrek baloiaren jabetza edukitzen hasi da, eta 5. minutuan, Etxarriren jaurtiketaren aldaratzea aprobetxatuz, Telletxeak kanpoko atezaina gainditu eta txuri-urdinak aurretik jarri ditu markagailuan. Gipuzkoarrek erasotzen jarraitu dute arrisku handia sortuz, eta 17. minutuan, ezker hegaletik egindako jokaldi baten ostean, Raúl Rodríguezek aldea handitu du markagailuan. Kanpoko taldearen erantzuna handik gutxira iritsi da. Villanuevak aukera garbia izan du, baina ez du asmatu ate aurrean. Hala ere, lehen zatia amaitzeko hamar minuturen faltan, Agirrek hegaletik egindako erdiraketa kontrolatu eta errematatu du emaitzan aldea murriztuz.
Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi da; izan ere, bost minutu besterik ez dira igaro Danel Lópezek hirugarren gola sartu duen arte. Etxeko taldeak ez du erritmoa jaitsi eta, eskuin hegaletik egindako talde jokaldi baten ostean, Raúl Rodríguezek laugarren gola sartu du. Azken gol horren ostean, azken minutuak intentsitate handiz bizi izan diren arren, partida lasaitu egin da eta markagailua ez da berriro aldatu.
Hiru puntu garrantzitsu goiko postuetan sendotzeko. Datorren astean bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira, lehiaketako liderraren etxean, SD Leioaren aurka.
Fitxa teknikoa:
Real C: Tompa, Isasa, Uranga, De Orue (kap.), Arana, Ezkerra (Lozano, min. 77), Nebreda (Saenz, min. 65), Telletxea (Elcano, min. 65), Mancisidor (D. López, min. 26), Etxarri eta R. Rodríguez (Chávez, min. 65).
SD Erandio: Campo, Rasche (Gonzalo, min. 67), Crespo, Corbella, Artabe, Justiniano, Agirre (kap.), Rouco (Arrillaga, min. 76), Santisteban (Marroquin, min. 53), Villanueva (Zugazaga, min. 53) eta J. Pérez (Landeta, min. 67).
Golak: 1-0: Telletxea, min. 6; 2-0: R. Rodríguez, min. 17; 2-1: Agirre, min. 36; 3-1: D. López, min. 50; 4-1: R. Rodríguez, min. 61.
Epailea: Ander Ropero. Txartel horia atera die etxeko Urangari eta kanpoko Rosche, Artabe, eta Landeta, Marroquin, Gonzalo eta Justinianori. Kanpoko Crespo kaleratu du bi txartel hori atera ostean (min. 74).
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin