Hemen behean utziko dizkizugu etxetik kanpoko partidatarako sarrerak erosteko gida.
1. urratsa: Joan zure area pribatura eta sakatu "Sartu"
2. urratsa:
Dagoeneko aurreko denboraldian plataforma berrian erregistroa, identifikazioa eta kontuaren eguneraketa egin bazenituen, sartu zure egiaztagiriekin.
Bestela, plataforma berri honen eta eskaintzen dituen funtzionalitate guztien erabileraz gozatzeko, aurreko plataforman erregistroa eta identifikazioa egin zuten bazkideek ezinbestean eguneratu beharko dute Realeko kontua. Oraindik erregistratu eta identifikatu ez direnek, berriz, erregistroa eta identifikazioa egin beharko dituzte.
Kontuaren eguneraketa nahiz erregistroa webgune ofizialaren edo Realzale App-aren bidez egin beharko dira. Realzale App-a erabiliz gero, aurretik Google Playn edo App Storen eskuragarri dagoen azken bertsiora eguneratu beharko da.
Oraindik ez bazara erregistratu, egin klik hemen.
3. urratsa (AUKERAKOA): Identifikatu gabe bazaude, sakatu "Apunta zaitez" eta jarraitu pausoak.
4. urratsa: Sakatu "txartel digitala".
5. urratsa: Lehenengo aldiz eginez gero, zure telefono zenbakia baieztatzea eskatuko dizu. Jarraitu pausoak.
6. urratsa: Egin klik «Bisitarientzako sarrerak» aukeran.
7. urratsa: Egin klik «Izena eman» aukeran.
8. urratsa: Sartu eskatzailearen bazkide/RS Fan IDa eta PINa eta, hala dagokionean, laguntzailearen datuak. Informazio hori «Zure datuak» fitxan kontsultatu ahal izango duzu.
9. urratsa: Egin dagokion ordainketa zure eskaera berresteko. Sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleitzen badira, sarreraren zenbateko osoa ordaindu beharko da. Sarrerak eskatu dituen pertsonak formatu digitalean jasoko ditu, abonatuaren atarian duen erabiltzaile-profilean lotutako helbide elektronikoan. Aurkako klubak sarrerak formatu digitalean bidaltzea onartzen ez duenean, eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du sarrerak Anoetako leihatilan jasotzeko behar den informazioarekin. Sarrerak zozketa bidez esleitzen badira, erreserba gisa sarreraren prezioaren ehuneko jakin bati dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da; ehuneko hori aldez aurretik jakinaraziko da. Zenbateko hori itzuli egingo da zozketan saridun gertatu ezean; saridun gertatuz gero, berriz, sarreraren azken preziotik deskontatuko da. Saridun gertatu eta sarrera jasotzen ez bada, erreserbaren zenbatekoa ez da itzuliko. Sarrerak eskatu dituen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, sarreren ordainketa osatzeko jarraitu beharreko argibideekin. Sarreren ordainketa osatu ondoren, eta partida baino lehen, formatu digitalean jasoko ditu, abonatuaren atarian duen erabiltzaile-profilean lotutako helbide elektronikoan. Aurkako klubak sarrerak formatu digitalean bidaltzea onartzen ez duenean, eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du sarrerak Anoetako leihatilan jasotzeko behar den informazioarekin.
1. urratsa: Joan Realzale app-era eta sakatu "Hasi saioa". Zure app-a eguneratua egon beharko da (V3.0.0)
2. urratsa: Sartu zure kontuan. Aurrez erregistratuta bazaude, kontua
eguneratzeko
link bat duen posta elektroniko bat jaso berri duzu; ez baduzu jaso edo erabiltzaile berria
bazara, sakatu
"Erregistratu orain" eta jarraitu pausoak. Ondoren, hasi saioa.
* Zure kontua eguneratu arte ezin izango duzu zure area pribatu berrira sartu.
** Aurretik erregistratuta eta identifikatuta bazeunden berrikuntza hauen aurretik, zure erregistroa eguneratu beharko duzu lehen erregistroa egin zenuen helbide elektroniko berarekin. Helbide elektroniko hori da zure bazkide-txartel digitalarekin lotuta dagoena.
3. urratsa (AUKERAKOA): Identifikatu gabe bazaude, "nire profila" barruan sakatu "Lotu" eta jarraitu pausoak.
4. urratsa: Sakatu "Zure txartelak".
5. urratsa: Lehenengo aldiz eginez gero, zure telefono zenbakia baieztatzea eskatuko dizu. Jarraitu pausoak.
6. urratsa: Egin klik «Bisitarientzako sarrerak» aukeran.
7. urratsa: Egin klik «Izena eman» aukeran.
8. urratsa: Sartu eskatzailearen bazkide/RS Fan IDa eta PINa eta, hala dagokionean, laguntzailearen datuak. Informazio hori «Zure datuak» fitxan kontsultatu ahal izango duzu.
9. urratsa: Egin dagokion ordainketa zure eskaera berresteko. Sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleitzen badira, sarreraren zenbateko osoa ordaindu beharko da. Sarrerak eskatu dituen pertsonak formatu digitalean jasoko ditu, abonatuaren atarian duen erabiltzaile-profilean lotutako helbide elektronikoan. Aurkako klubak sarrerak formatu digitalean bidaltzea onartzen ez duenean, eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du sarrerak Anoetako leihatilan jasotzeko behar den informazioarekin. Sarrerak zozketa bidez esleitzen badira, erreserba gisa sarreraren prezioaren ehuneko jakin bati dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da; ehuneko hori aldez aurretik jakinaraziko da. Zenbateko hori itzuli egingo da zozketan saridun gertatu ezean; saridun gertatuz gero, berriz, sarreraren azken preziotik deskontatuko da. Saridun gertatu eta sarrera jasotzen ez bada, erreserbaren zenbatekoa ez da itzuliko. Sarrerak eskatu dituen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, sarreren ordainketa osatzeko jarraitu beharreko argibideekin. Sarreren ordainketa osatu ondoren, eta partida baino lehen, formatu digitalean jasoko ditu, abonatuaren atarian duen erabiltzaile-profilean lotutako helbide elektronikoan. Aurkako klubak sarrerak formatu digitalean bidaltzea onartzen ez duenean, eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du sarrerak Anoetako leihatilan jasotzeko behar den informazioarekin.
Lerro hauen azpian utzi dizugu ohiko galderen zerrenda bat.
Horretarako prestatutako atariaren bidez egin beharko dira eskaerak, partida bakoitzerako ezarritako epearen barruan. Sartzeko, Realeko zure kontuaren egiaztagiriekin identifikatu beharko duzu edo, konturik ez baduzu, aurrez erregistratu. Ikusi hemen nola erregistratu.
Partida bakoitzari buruz argitaratutako informazioan adieraziko da sarrerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera edo zozketa bidez esleituko diren.
Bai. Eskaera-prozesuan zure senideak edo lagunak ere inskribatu ahal izango dituzu. Edonola ere, partida bakoitzaren arabera, Klubak jakinaraziko du zer baldintza bete beharko dituen laguntzaileak. Gainera, txartel digitalak haien datuak gordetzeko aukera ematen du, etorkizunean eskaerak arinago egiteko.
Bazkideek eta RS Fan direnek soilik eskatu ahal izango dituzte sarrerak, partida bakoitzerako ezarritako epeen barruan.
Partidaren arabera izango da hori. Etxeko klubak baimentzen badu, sarrerak formatu digitalean bidaliko dira. Bestela, Anoetako txarteldegian jaso beharko dira, posta elektronikoz jakinaraziko diren argibideei jarraituta.
Partida bakoitzerako ezarritako esleipen-sistemaren arabera izango da hori: Izen-ematearen hurrenkeraren arabera: sarreraren zenbateko osoa ordaindu beharko da eskaera egiteko unean. Zozketa bidez: erreserba gisa zenbateko bat ordaindu beharko da. Zozketan sarrera egokituz gero, zenbateko hori sarreraren azken preziotik deskontatuko da.
Erreserbaren zenbatekoa 2-3 egun balioduneko epean itzuliko da.
Kasu horretan, ez da itzuliko ordaindutako erreserbaren zenbatekoa.
Sarrerak eskatu dituen pertsonak mezu elektroniko bat jasoko du, sarreren ordainketa osatzeko jarraitu beharreko argibideekin. Ordainketa osatu ondoren, eta partida jokatu aurretik, sarrerak formatu digitalean jasoko ditu Abonatuaren Atarian bere erabiltzaile-profilari lotuta duen helbide elektronikoan. Aurkako klubak sarrerak formatu digitalean bidaltzea onartzen ez duen kasuetan, eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du Anoetako txarteldegian sarrerak jasotzeko beharrezkoa den informazioarekin.
Ez. Eskaera bidali eta dagokion ordainketa egin ondoren, ezingo dira datuak aldatu.
Ez. Eskaera egin eta dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren, ez da onartuko eskaera bertan behera uztea, ezta dirua itzultzea ere. Salbuespen bakarra izango da zozketa batean sarrerarik egokitu ez eta erreserbaren zenbatekoa automatikoki itzultzea.
Bai. Estadioetara sartzeko eta bertan egoteko aplikatu beharreko araudia betez, sarrera guztiak izendunak eta besterenezinak dira.
Edozein unetan kontsultatu ahal izango duzu zure eskaeraren egoera horretarako prestatutako atarian.