Gure bazkideek estadiorako duten sarbidea hobetzen jarraitzeko asmoz, Realak zure txartel digitalaren kudeaketa integralarekin lotutako hainbat eguneratze eta berrikuntza inplementatu ditu.
Txartela NFC formatuan
Bazkide profileko zure datuak osorik administratzeaz gain, asteburu honetatik aurrera partida egunetan arinago sartu ahal izango zara futbol zelaira, inplementatu dugun NFC formatuko txartel digitalari esker. Behin txartela deskargatuta, konexio arazorik balego ez lioke sarbide modu berri honi inola ere eragingo.
NFC teknologia zure gailu mugikorraren barruan kokatzen da eta bi gailuren arteko informazioa trukatzeko erabiltzen da. Sistema hori erabiltzen da, adibidez, telefono mugikorra erabiliz kreditu txartelarekin ordaintzeko. Orain, txartel digitala mugikorreko walletean -edo erloju adimendun batean- gorde eta futbol zelaira sartzera zoazenean tornutik pasatu baino ez duzu egin beharko.
Nola lortzen dut NFC formatuko nire txartel digitala? Egin klik hemen jakiteko.
Txartel bat baino gehiago mugikor bakar batean
Berrikuntza nabarmenetako beste bat zen gure bazkideen eskaera bat. Eguneratze honi esker, txartel bat baino gehiago ere kudeatu ahal izango duzu gailu bakar batean; beraz, gurasoek, batez ere, mugikor bakar batean eraman ahal izango dituzte seme-alaben txartelak eta erraz eta azkar sartu familian.
Nola sartuko dut txartel bat baino gehiago mugikor bakar batean? Egin klik hemen jakiteko.
Ezinbestekoa: eguneratu zure Realeko kontua
Bi berrikuntza horiek izateko, ezinbestekoa izango da Realaren kontua eguneratzea, dagoeneko erregistratuta bazaude eta bazkide gisa identifikatuta bazaude. Bestela, erregistratzeko eta identifikatzeko gomendatzen dizugu. Bi eragiketak, bai zure kontua eguneratzea eta bai lehen aldiz erregistratzea eta identifikatzea, webgune ofizialaren edo Realzale aplikazioaren bidez egin beharko dira. Gestio erraza da, eta nahitaez egin beharko duzu.
Jada erregistratuta eta identifikatuta bazeunden, mezu bat jasoko duzu posta elektronikoan, zure pasahitza eguneratu ahal izateko eta erregistrorako pasabide berriaren bidez izena eman ahal izateko informazioarekin. Egin klik hemen informazioa eskuratzeko.
Erregistratuta edo identifikatuta ez bazeunden, egin klik hemen horretarako.
Eduki esklusiboan, sustapenetan, zozketetan eta abarretan sartzea
Egin klik hemen eta eman izena
Izena emanez eta zure Realeko kontua eguneratuz ez duzu soilik txartel digitaleko berrikuntzez gozatzeko aukera izango. Bazkide bazara edo ez bazara, izena ematea edo Realeko kontua eguneratzea iradokitzen dizugu, beste abantaila batzuez baliatzeko, hala nola eduki esklusiboa, promozio digitalak edo fisikoak eskuratzeko, zozketetan parte hartzeko...
Realak eraldaketa digitalarekin eta gure zaleei, klubaren egunerokoan duten funtsezko rola aitortuz, eskaintzen dizkiegun zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekin konpromisoa du, eta konpromiso horren parte dira hobekuntza hauek.



