Larunbat honetan Reala Anoetara itzuliko da, eta, horrekin batera, bazkideek klubarekin duten harremana erraztuko duten hainbat berrikuntza eta hobekuntza ere berreskuratuko ditugu.
Horien artean, bi nabarmentzen dira bereziki: NFC formatuko txartel digital berria, estadiorako sarbidea arintzeko aukera emango duena; eta, partida batera joan ezin zarenean, txartela Realari, senideei edo lagunei lagatzeko aukera desberdinak.
NFC formatuko txartel digitala
Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berria. Dagoeneko deskarga daiteke denboraldi berriko NFC txartela.
Larunbat honetan, Anoetarako sarbidea arintzeko erabili ahal izango duzu. Deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko wallet-ean gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu; beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango.
Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen ere, berriro deskargatu beharko duzu denboraldi honetan.
NFC teknologiak aukera ematen du gailuen artean informazioa haririk gabe trukatzeko, gailuak elkarrengana hurbilduta. Sistema bera erabiltzen da, esaterako, telefono mugikorrarekin ordainketak egiteko. Txartel digitalaren kasuan, mugikorra edo erloju adimenduna tornura hurbildu besterik ez duzu egin beharko estadiora sartzeko. Nola eskuratu NFC formatuko txartel digitala? Egin klik hemen nola egin jakiteko.
Txartela lagatzea
Aktibo jarraitzen du hainbat arrazoirengatik partida batera etorri ezin diren bazkideentzako zerbitzu honek. Halaber, dagoeneko martxan dago txartela klubari, senideei edo lagunei lagatzeko aukera, RCD Espanyolen bisitarako, Anoetan jokatuko den denboraldiko lehen partidarako (larunbata, 19:00).
Garrantzitsua: gogoratu bazkideen plataforma berrian erregistratu eta identifikatu behar duzula txartela lagatzeko aukerak gaitu ahal izateko. Egin klik HEMEN zure txartel digital berria gaitzeko prozesua ezagutzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin