Hemen behean utziko dizkizugu zure kontua eguneratzeko oinarrizko argibideak, baita zure mugikorreko wallet-ean txartel digital berria deskargatu eta uzteko modua ere.
1. urratsa: Joan zure area pribatura eta sakatu "Sartu"
2. urratsa: Sartu zure kontuan. Aurrez erregistratuta bazaude, kontua
eguneratzeko
link bat duen posta elektroniko bat jaso berri duzu; ez baduzu jaso edo erabiltzaile berria
bazara, sakatu
"Erregistratu orain" eta jarraitu pausoak. Ondoren, hasi saioa.
* Zure kontua eguneratu arte ezin izango duzu zure area pribatu berrira sartu.
** Aurretik erregistratuta eta identifikatuta bazeunden berrikuntza hauen aurretik, zure erregistroa eguneratu beharko duzu lehen erregistroa egin zenuen helbide elektroniko berarekin. Helbide elektroniko hori da zure bazkide-txartel digitalarekin lotuta dagoena.
3. urratsa (AUKERAKOA): Identifikatu gabe bazaude, sakatu "Apunta zaitez" eta jarraitu pausoak.
4. urratsa: Sakatu "txartel digitala".
5. urratsa: Lehenengo aldiz eginez gero, zure telefono zenbakia baieztatzea eskatuko dizu. Jarraitu pausoak.
6. urratsa: Sakatu "Deskargatu txartel digitala".
7. urratsa: Laster jasoko duzu posta elektroniko bat (begiratu spam karpeta).
8. urratsa: Ireki posta elektroniko hori Txartel Digitala eduki nahi duzun mugikorrean eta sakatu 'Txartel digitala deskargatu'. Ondoren, gehitu zure wallet-ean.
Hemendik aurrera, zelaira sartzeko, wallet-ean sartutako Txartela erabili dezakezu.
iPhone erabilera argibideak: HEMEN Iturria: Applesfera.
Android erabilera argibideak: HEMEN Iturria: Google.
1. urratsa: Joan Realzale app-era eta sakatu "Hasi saioa". Zure app-a eguneratua egon beharko da (V3.0.0)
2. urratsa: Sartu zure kontuan. Aurrez erregistratuta bazaude, kontua
eguneratzeko
link bat duen posta elektroniko bat jaso berri duzu; ez baduzu jaso edo erabiltzaile berria
bazara, sakatu
"Erregistratu orain" eta jarraitu pausoak. Ondoren, hasi saioa.
* Zure kontua eguneratu arte ezin izango duzu zure area pribatu berrira sartu.
** Aurretik erregistratuta eta identifikatuta bazeunden berrikuntza hauen aurretik, zure erregistroa eguneratu beharko duzu lehen erregistroa egin zenuen helbide elektroniko berarekin. Helbide elektroniko hori da zure bazkide-txartel digitalarekin lotuta dagoena.
3. urratsa (AUKERAKOA): Identifikatu gabe bazaude, "nire profila" barruan sakatu "Lotu" eta jarraitu pausoak.
4. urratsa: Sakatu "Zure txartelak".
5. urratsa: Lehenengo aldiz eginez gero, zure telefono zenbakia baieztatzea eskatuko dizu. Jarraitu pausoak.
6. urratsa: Sakatu "Deskargatu txartel digitala".
7. urratsa: Laster jasoko duzu posta elektroniko bat (begiratu spam karpeta).
8. urratsa: Ireki posta elektroniko hori Txartel Digitala eduki nahi duzun mugikorrean eta sakatu 'Txartel digitala deskargatu'. Ondoren, gehitu zure wallet-ean.
Hemendik aurrera, zelaira sartzeko, wallet-ean sartutako Txartela erabili dezakezu.
iPhone erabilera argibideak: HEMEN Iturria: Applesfera.
Android erabilera argibideak: HEMEN Iturria: Google.
1. urratsa: Zure profilan, joan "Laga zure txartela" atalera eta sakatu "Laga zure txartela klubari".
2. urratsa: Sartu zure bazkide IDa eta PIN-a (NAN azken 4 zenbakiak). Sakatu "Hasi saioa". Jarraitu pausoak.
1. urratsa: Zure profilan, joan "Laga zure txartela" atalera eta sakatu "Laga zure txartela senide edo lagun bati".
2. urratsa: Hautatu utzi nahi duzun partida, bete jasoko duen pertsonaren datuak eta amaitzeko, sakatu "Utzi". Hartzaileak egiaztatu beharko du bere posta elektronikoan (edo spam karpetan) zure partidurako txartela jaso duela.
1. urratsa: Zure profilan, joan "Zure txartelak" atalera eta sakatu "Gehitu txartela".
2. urratsa: Bete txartel berria gehitu nahi duzun jabearen datuak eta sakatu "Gehitu karneta". Gehitu ondoren, zure wallet-ean gehitu ahal izango duzu aurreko pausoetan adierazita dagoen moduan. Wallet berean txartel digital ugari egon daitezke. Pertsona berberen txartel bat baino gehiago ezin izango da gorde bi gailutan, gailu bakarrean.
Lerro hauen azpian utzi dizugu NFC formatuko txartel digital berriari buruz eta hura aktibatzeko beharrezkoak diren eguneratzeen gaineko galdera eta erantzunen zerrenda bat.
NFC teknologia zure gailu mugikorraren barruan kokatzen da, eta bi gailuren arteko informazioa trukatzeko erabiltzen da. Sistema hori erabiltzen da, adibidez, telefono mugikorra erabiliz kreditu txartelarekin ordaintzeko. Orain, txartel digitala mugikorreko walletean -edo erloju adimendun batean- gorde eta futbol zelaira sartzera zoazenean tornutik pasatu baino ez duzu egin beharko.
Gama ertain eta altuko smartphone gehienek bai. Mugikor askok, batez ere Iphoneek, NFCa aldez aurretik aktibatuta dute. Aktibatuta izan ezean, Androiden honela aktibatzen da: Joan hona: ‘Ezarpenak’, ‘Konexioak’ edo ‘Konektatutako gailuak’,eta bilatu NFC aukera edo “Kontakturik gabeko ordainketak” aukera. Pantaila beherantz ere irristarazi dezakezu "ezarpen azkarrak" ikusteko eta NFC ikonoa bilatzeko.
NFCrik ez duela egiaztatu baduzu, txartel digitala zure walletean deskargatu beharko duzu mugikorrean, eta, estadiora sartzerakoan, txartel digitalean agertzen den QR kodea erabili. QR hori tornuan sartu beharko duzu zure txartel fisikoa sartzen duzun leku beretik.
Hemendik aurrera, NFC bidezko sarbideari esker, arinagoa sartu ahal izango zara eta jende asko pilatzen denean sortzen diren konexio arazoak saihestuko dituzu. Ez duzu gure aplikaziora konektatuta egon beharko, eta tornu bidez sartzeko egin beharrekoa errazagoa izango da.
“Txartel Digitala” atala eguneratzean, zure txartel berria NFC formatuan baino ez da egongo, bai webgune ofizialean, bai aplikazioan. Hala ere, gogorarazten dizugu NFC formatuarekin denbora gutxiago beharko duzula Anoetara sartzeko eta ez duzula Realzale aplikazioaren barruan egon beharrik izango horretarako.
Bai. Bai klubari, bai senide edo lagunei. Zure kontua eguneratu ondoren, “Txartel Digitala” atalean txartela
lagatzeko bi aukerak aurkituko dituzu.
Klubari lagatzeko aukerak orain arte bezala funtzionatuko du. Aldiz, senideei edo lagunei lagatzeko
aukeraren funtzionamendua nabarmen aldatu da. Orain, zuk lagatako txartela jasoko duenari posta
elektronikoko mezu bat bidaliko zaio, eta handik zure txartelari dagokion sarrera deskargatu beharko du.
Zalantzarik gabe. Realzale aplikazioak bere funtzionaltasun guztiak izaten jarraitzen du. Zure datu pertsonalen kudeaketa, eta Realzale Programaren kudeaketa ere bai. Gainera, klubaren eguneroko informazioaz gozatzen jarraituko duzu, nobedade guztiak primizian jasoko dituzu, eta Fan Wall eta RS Live, jokoak, Errealitate Areagotua, zozketak, promozioak ere... eta askoz gehiago.