Akziodunen Batzar Nagusia

“Sostenibilidad, eficiencia y relevancia para seguir compitiendo en Europa”

Vídeo

Jokin Aperribay presidenteak bere hitzaldia klubaren alor ekonomikoari erreferentzia eginez hasi du Akziodunen Batzar Nagusian. Realeko presidenteak nabarmendu du klubak "sendotasun ekonomikoa" duela, "zenbaki sendoak, gaurko eta etorkizuneko Realaren egonkortasuna bermatzen dutenak. Horri esker, lehen taldeko jokalari garrantzitsuen kontratuak berritu eta jokalari gazteenei ere heldu ahal izan diegu, eta baita kontratazioak egin ere. Espero dugu egoera hau hurrengo denboraldietan errepikatu ahal izatea, emaitza onak lortuz eta Europan orain ari garen moduan lehiatuz".

Aperribay ordezkari nagusiak jorratu duen beste puntu bat kuoten eguneratzea izan da. "Europako klub merkeenetako bat gara, 2007 urtean baina gutxiago ordaintzen ari gara abonuarengatik. 2023ko abonu guztien prezioa merkeagoa da". Aperribayk tribunako kuoten 3 eta 40 euro arteko igoera azaldu du, eta Hospitality eremuko prezioen egokitzapena ere egingo dela esan du.

Klubaren inbertsioei buruz ere hitz egin du. Zubietari dagokionez esan du "inbertsioak aurrera doazela planifikatu den moduan. Proiektu batzuk bete dira jada jada, besteak aurreratzen ari dira eta azken batzuk etorkizun hurbilean egingo dira”. Inbertsioak 35 milioi eurotara iritsiko dira, hockey zelaia, Gainditu eta Gorabide eraikinak, Z4 eta Z5 zelaien aldaketa, Izan eraikina eta azkenik Z3 eta Z8 zelai berriak, haien bide propioarekin. Reale Arenaren inguruan, taldeak Europako partidak jokatzeko bisitarien eremuan babeserako sarea eta metakrilato berriak, 1.700 eserleku berri sortzea eta prentsa tribunaren eraberritzea aurkeztu ditu.

Parte-hartzearen azken zatian Realeko ordezkari gorenak sare sozialetan izan den jarraitzaileen igoera goraipatu du, LaLigako kluben artean eta Europan ere erreferentzia delarik. Orainaldia eta etorkizuna bateratuz, jasangarritasunaren inguruan ere hitz egin du. “Pertsonetan pentsatzen dugu, guztion efizientziak Realak Europan lehiatzen jarraitzea ahalbidetzen du. Eta adierazgarritasuna garrantzitsua da etorkizunerako”. Amaitzeko, lehen taldeari eskerrak eman eta Aitor Zabaleta gogoratu du.

Nerea Aramburu, aholkulari eta finantza-ekonomia arloko arduradunak, ariketa honetako datu ekonomiko nagusiak errepasatu ditu. Aramburuk 5,7 milioi euroko emaitza positiboa azpimarratu du eta 22-23ko ekainaren 30ean zeuden 75,4 milioi euroko ondare netoa. Baita 161,5 milioiko aurrekontua eta milioi batetik gora aurreikusiak dauden irabaziak. Amaitzeko, Javier Igarza kontseilariak Klubak aurretik dituen erantzukin sozialei buruz aritu da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!