ABENDUAREN 10EAN KURSAALEAN

2025eko Ohiko Batzar Nagusia

“Real Sociedad de Futbol, SAD” sozietatearen (aurrerantzean “Sozietatea”) Administrazio Kontseiluak 2025eko azaroaren 5ean hartutako erabakiaren arabera, Akziodunen Ohiko Batzar Nagusia deitzen da, Kursaal Biltzar Jauregian, Zurriola hiribidea 1, PK 20.002, Donostia-San Sebastian, datorren 2025eko abenduaren 9an, 19:00etan lehen deialdian, eta, baldin badagokio, 2025eko abenduaren 10ean, bigarren deialdian, ordu eta leku berean, akziodunek ondoren zehazten den gai zerrendako gaiak aztertu eta onartu ditzaten. Ohiko Batzar Nagusia aurrez aurre baino ez da egingo, lehen adierazitako baldintzetan.

 

GAI ZERRENDA

Lehena.- 2025eko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak (balantzea, galdu-irabazien kontua, memoria, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria) eta Kudeaketa-Txostena aztertu eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horretako emaitza aplikatzeko proposamena ere.

Bigarrena.- 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- Informazio ez-finantzarioaren txostena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.

Laugarrena.- Kontu-auditoreak izendatzea.

Bosgarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

Seigarrena.- Galde-eskeak.

 

Administrazio Kontseilua Kapital Sozietateen Legearen 203. artikuluan eta Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduaren 101. artikuluan eta hurrengoetan ematen dioten eskubideaz baliatu da eta, horrenbestez, akta jasoko da notarioaren esku hartzearekin. 2016ko ekainaren 15eko BORMEren erregistroko inskripzioa dela eta –252241 zenbakia–, Batzar Nagusiaren iragarpena webgune korporatiboaren bitartez egiten da.

Gai zerrendako lehen, bigarren eta hirugarren puntuei dagokienez, eta Kapital Sozietateen Legearen 272. artikuluan xedatutakoaren arabera, edozein akziodunek eskuratu ditzake, doan eta berehala, Batzarrean aztertu eta, baldin badagokio, onartu behar diren dokumentuak, hau da, 2025eko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiko Urteko Kontuak, Kudeaketa Txostenarekin batera, eta Informazio ez-finantzarioaren egoerari buruzko txostena, ekitaldiari buruz Kontu Auditoreek egindako Txostena eta 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua.

 

Informazio gehiago webgune korporatiboan

2025eko Batzar Orokorraren deialdi ofiziala

 

 

Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp@realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:  https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!