AKZIODUNEN BATZAR NAGUSIA

Administrazio Kontseiluarengan konfidantza berretsi du

Realeko akziodunek bere konfidantza berretsi dute Administrazio Kontseiluarengan arratsaldean Kursaal Kongresu Jauregian izandako Akziodunen Batzar Nagusian. Ehuneko 98a baino gehiagoko botuak alde edukita bozkatu diren lautik hiru puntutan, akziodunek 22-23ko kontuak eta 23-24ko aurrekontua onartu dute. Batzarrean kapital sozialaren ehuneko 35'13ak hartu du parte.  

Horrela joan dira bozketak:

Lehena: 2023ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagozkion Urteko Kontuak aztertzea (Balantzea, Galera eta Irabazien kontua, Memoria, Ondare garbiaren aldaketen egoera orria, Eskudiruzko fluxuen egoera orria eta Kudeaketa Txostena) eta, hala badagokio, onartzea, baita ekitaldi horren kudeaketa soziala eta emaitza aplikatzeko proposamena ere.

- Alde: 98'81%
- Kontra: 1'15%
- Abstentzioa: 0'03%

- Txuria: 0'01%

Bigarrena: 2023ko uztailaren 1etik 2024ko ekainaren 30era arteko ekitaldi ekonomikoari dagokion aurrekontua aztertzea eta, baldin badagokio, onartzea.

- Alde: 98'52%
- Kontra: 1'14%
- Abstentzioa: 0'08%

Hirugarrena: Informazio ez-finantzarioaren txostena aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.

- Alde: 98'71%
- Kontra: 1'15%
- Abstentzioa: 0'14%

Laugarrena: Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrean hartzen diren erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, gauzatu eta garatzeko, baita Batzarretik jasotzen dituen ahalmenak ordezteko, eta erabaki horiek tresna publikora jasotzeko ahalmenak emateko.

- Alde: 98'79%
- Kontra: 1'17%
- Abstentzioa: 0'03%

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!