REAL SOCIEDAD DE FUTBOL SADkoek berretsi nahi dugu, eta nabarmendu, gure konpromisoa eta dedikazioa hortxe daudela, bai gobernu korporatibo oneko praktikak bultzatzeko, bai kudeaketa etiko eta profesionala egiteko, bai hartutako erabakietan zintzo jokatzeko, hala Klub barruan nola gure inguruarekiko jardunean. Kontsekuenteak izateko, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL osatzen dugun guztion lankidetza eta konpromisoa ezinbestekoak zaizkigu, kontuan harturik hor sartzen direla kolaboratzaileak, zaleak, abonatuak, akziodunak, enplegatuak, jokalariak, teknikariak, arduradunak, bezeroak, hornitzaileak eta abar luze bat, horiekin guztiekin batera defendatu behar baititugu, eguneroko jardunean, etika eta indarreko legaltasunarekiko errespetua. Kode Etikoa baliagarria da gobernu oneko praktiken printzipio aitzindariak ondo sustraitu daitezen, bai Klubean bai ingurune ekonomiko eta sozialean.

Helburu hori lortze aldera, Kluba modu bateko eta besteko neurriak ezartzen hasi da progresiboki (protokoloak, prestakuntza, baliabideak eta barne araudia), horiek baitira garatu beharreko bitartekoak gure jarduna behar bezala kontrolatuta eta defendatzen ditugun printzipioak betetzera orientatuta egon dadin. Horri dagokionez, garrantzi berezia hartu du Compliance Officer delakoaren figurak, bera arduratuko baita Kode Etikoaren aplikazio zuzena kontrolatzeaz, baita portaera kodeak, barne protokoloak nahiz aplikagarri den beste edozein lege betetzeaz ere, modu seguru eta konfidentzialean betiere.

Horretarako, salaketen kanal bat sortu da (compliance@realsociedad.eus). Plataforma erabat konfidentziala izango da eta aipatutako araudia urra lezakeen edozein portaera Compliance Officerrari jakinarazteko balioko du. Salaketen kanalaren bidez emandako informazioaren konfidentzialtasuna, eta baita kanala erabiltzen dutenena eta horien eskubide eta interesak ere, lehentasunez zainduko dira, horren defentsa Compliance Officerraren berariazko konpromisoa da eta.

PRESTAKUNTZA

Sozietatearen Betetze Programaren berri emateko REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko kolektibo guztiei eman zaizkien prestakuntza saioak alde batera utzita, departamentu bakoitzaren berezko jardueretan dauden arriskuen gaineko dokumentazioa bidali da prestakuntzarako, bai eta arrisku bakoitzari dagozkion neurri erreaktibo eta prebentiboak ere. Departamentu bakoitzaren berezko jardueretan dauden arriskuei lotutako gaurko gaiei buruz prentsan agertu diren artikuluak ere aipatu dira.

Modu berean, 2018ko udan, Kode Etikoaren bertsio berria zabaldu da eta kode horrren gaineko dokumentu bat banatu da prestakuntzarako.

Era berean, Osotasunari lotutako jardunaldi batzuk ere egin dira 1. Plantillarako zein Oinarriko Futbolerako eta Emakumeen Futbolerako, Laligako Osotasun Departamentuak antolatuta.

Era berean, arauen gaineko gaurkotasuneko gaiei buruzko prestakuntza saioak ematen dira (adibidez, DBEO/ DBLO).

Kode etikoa