Jarraitu Instagrameko kontua
Realak bere harrobiko taldeei eskainitako X eta Instagram kontu ofizialak estreinatzen ditu gaur, @RSZubieta_ izenpean. Zubietaren aldeko apustua sendoa da, eta estreinaldi honekin klubak beste urrats bat eman nahi izan du bertan egiten den lana aurkezteko. Aukera paregabea da jarraitzaileek harrobiaren egunerokotasuna jarraitzeko, gure gazte talentuak gertutik ezagutzeko, eduki esklusiboez gozatzeko eta zozketetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gaurtik aurrera, txuri-urdin zaleek X eta Instagram sare sozialen bidez jarraitu eta gozatu ahal izango dute harrobiaz. Ongi etorri, @RSZubieta_!