FUTURE STARS CUP

Egindako bideaz harro

Shanghai Future Star Cup txapelketa amaitu da, eta gure jokalariak etxera itzuliko dira nekez ahaztuko duten esperientzia bizi ostean. Lehiaz, ikaskuntzaz eta elkarbizitzaz betetako egunak izan dira Shanghain, eta gure talde gazteak nazioarteko futboleko harrobi onenetako batzuen aurka neurtzeko aukera izan du.

Multzoen fasean Paris FCren aurka garaipena lortu, Shanghai Football Associationen aurka berdindu eta Arsenalen aurka galdu ostean, txuri urdinek ahalik eta amaierarik onena eman nahi izan zioten txapelketari azken bi neurketetan.

Eta halaxe egin zuten. Gure taldeak Bayern München eta Manchester City mendean hartu zituen azken bi partidetan, eta bosgarren postu bikainarekin amaitu zuen txapelketa. Maila handiko bi garaipen izan ziren, gure jokalarientzat hazkunde eta ikaskuntza handiko aste bati amaiera ezin hobea emateko.

Emaitzetatik harago, egindako bidearekin geratzen gara. Gure jokalariek maila goreneko aurkarien aurka lehiatzeko, erabat ezberdina den testuinguru batera egokitzeko eta etxetik milaka kilometrora gure koloreak harrotasunez ordezkatzeko erakutsi duten gaitasunagatik. Futbolari eta talde gisa hazteko, futbola ulertzeko beste modu batzuk ezagutzeko eta kirol zein kultura arloko esperientzia paregabe batez gozatzeko aukera izan baita.

Klubetik, Tximist Cup txapelketa ere eskertu nahi dugu gure parte-hartzea posible egiteagatik eta Shanghai Future Star Cup txapelketan aritzeko gonbidapena lortzeko egindako lanagatik. Gure jokalariei nazioarteko maila handiko ingurune batean lehiatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ikasteko aukera eman dien esperientzia izan baita.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!