Sansek garaipen landua lortu du Albacete Balompiéren aurka (1-2), lehen zatian nagusitasun handia erakutsi eta atsedenaldiaren ondoren eusten jakin duen norgehiagokan. Mariezkurrenaren eta Gorosabelen golek abantaila erosoarekin iristeko aukera eman diete donostiarrei, eta bigarren zatian markagailuari eutsi diote, etxekoen bultzadari aurre eginda, hiru puntuak ziurtatzeko.
Neurketa ezin hobe hasi da. Bost minutu baino ez dira igaro Mariezkurrenak txuri-urdinak aurretik jarri dituenean, Dani Díazen kornerra bakarrik eta eroso errematatuta. Lehen aukera eta lehen gola. Etxeko taldeak partida estutu eta baloiaren jabetza handiagoa izaten saiatu da, baina Ansotegik zuzendutako taldea sendo agertu da zelaian, ideiak argi eta partida kontrolatzeko une oro zer egin behar zuen jakinda. Ordu erdia gaindituta, gipuzkoarrek markagailuko aldea handitzeko aukera ona izan dute. Dani Díazek pase bikaina eman du Astiazaran bakarrik uzteko atezainaren aurrean. Aurrelariak, ordea, langaren gainetik bidali du jaurtiketa. Sansek oso gutxi behar izan du aurkariaren atean arriskua sortzeko eta lehen zatiaren azken txanpan bigarren gola oso gertu izan du. Etxekoen atezainak Mariezkurrenaren bigarren gola eragotzi du geldiketa bikain batekin. Handik segundo gutxira, ordea, ezin izan du ezer egin Gorosabelek area kanpotik egindako jaurtiketa geldiarazteko. Jaurtiketa barrura joan da, donostiarren bigarren gola eginez eta norgehiagokako aldea handituz.
Atsedenaldiaren ondoren intentsitate handiagoarekin azaldu da etxeko taldea, norgehiagokan berriro sartzeko gola bilatuz. Fraga bikain aritu da San Bartoloméren jaurtiketan, eta lehen zatiko lehen minutuetan aurkariaren gola eragotzi du. Atezain txuri-urdinak berriro ere arriskua aldendu behar izan du, oraingoan Soberónen aurkako beste geldiketa bikain batekin. Ondorengo jaurtiketak zutoinarekin egin du topo. Sufrimenduzko minutuak izan dira gipuzkoarrentzat. Hala ere, abantaila ondo babesten jakin dute. Erasoan, ordea, ez dute aukera argirik sortu. Azken hamar minutuetara iristean, Albaceteko taldeak aldea murriztea lortu du. Dani Bernabéuk ezkerrez egindako jaurtiketa batekin aurkitu du gola, eta norgehiagoka erabat estutu du azken txanpari begira. Donostiarrek, ordea, sendo jarraitu dute erabakigarriak izan diren minutuetan. Azkenean, Sansek markagailuko abantaila defendatzen jakin du eta garaipen baliotsua eskuratu du Albaceten.
Horrela, Sansek denboraldiko lehen garaipena lortu du eta lehen hiru puntuak eskuratu ditu. Gaurkoa garaipen oso berezia izan da. Beti gogoan izango zaitugu, Ion.
Fitxa teknikoa:
Albacete Balompié: D. Mariño, Fran Gámez, Vallejo (D. Bernabéu, min.46), Lluís López (kap) (T. Inglés, min.75), Pepe Sánchez, C. Neva, S. Ortuño (Pacheco, min.71), San Bartolomé, Corpas, Alex Rubio (Medina, min.61), Rober (Soberón, min.46).
Sanse: Fraga, Garro, Calderón (Balda, ni.61), Kita, Agote, Carbonell (Oleaga, min.65), Eceizabarrena (Orobengoa, min.61), Gorosabel, Díaz (Aguirre, min.51), Astiazaran, Mariezkurrena (kap) (Soroeta, min.65).
Golak: 0-1: Mariezkurrena, min.6; 0-2: Gorosabel, min.45+2.; 1-2: D. Bernabéu, min.80.
Epailea: Salvador Lax. Txartel horia erakutsi die etxeko Alex Rubio eta Soberóni.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin