Realak ezin izan dio jarraipenik eman joan den asteko FC Barcelonaren aurkako garaipenari eta puntu batekin konformatu behar izan du gaur goizean Zubietan RCD Espanyolen aurka bana berdindu ostean. Txuri-urdinek gehiago merezi izan dute, batez ere bigarren zatian, baina ezin izan dute helburua lortu.
Partida parekatuta hasi da eta ez da aukera argirik egon. Norgehiagokako lehen abagune arriskutsuan, 20. minutua igaro ostean, donostiarrek markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Ceciliak trantsizioa hasi du eta baloia Ainoari eman dio; honek, area kanpotik eskuinkada indartsua jota, lehen gola sartu du. Handik gutxira iritsi da kanpokoen erantzuna: Onaren erdiraketa lehen ukituan errematatu du Anita Marcosek, baina baloia langaren gainetik joan da. Hurrengo aukeran, ordea, katalanek ez dute barkatu: Bichok baloi luzea bidali dio Escoti eta honek ez du hutsik egin atezainaren aurkako buruz burukoan, berdinketaren gola sartuz. Lehen zatiaren azken txanpan, gipuzkoarrek berriro aurrea hartzeko aukera bilatu dute, baina Caminoren erdiraketa Marínek buruz errematatu du, apur bat desbideratuta. Lehen zati lehiatuaren ondoren, markagailua ez da gehiago mugitu.
Aldageletatik bueltan, txuri-urdinek beste pauso bat eman dute aurrera, eta argi eta garbi nagusitu dira jokoan. Cecik izan du lehen aukera, area txikian errematea egiten saiatu denean, baina baloia atearen ondotik urruntzen joan da. Handik gutxira, Marínek oso aukera garbia izan du, baina buruz buruko errematea langaren gainetik joan da. Azken txanpan, Marínek beste aukera bat izan du kontraerasoan, eta, atzelaria gainditzea lortu ondoren, ez du atezaina gainditzerik izan. Azken abagunea Nereak izan du, area barruan egindako erremate on batekin, baina Muñozek arriskua aldendu du azken unean.
Sari gutxi joan den asteko garaipenaren pozaren ondoren. Orain, txipa aldatu eta Fenerbahçeren aurkako asteazkeneko Europako partidari begira jarri behar gara. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Estensoro, L. Camino (Esther, min. 71), Apari, Florentino, Moraza (kap.), Cahynová (Maren, min. 61), Ainoa, Ainhoa M., Intza (Keefe, min. 80), Cecilia (Arola A., min. 61) eta Seelenfreund (N. Eizagirre, min. 46).
RCD Espanyol: M. Muñoz, A. Domènech, Raquel G., Guerra, L. Vallejo (kap.), Bicho, Paula G. (Patri Ojeda, min. 88), Ona, Escot (Mar Torras, min. 73), Iara (Arana, min. 60) eta Anita Marcos (Browne, min. 73).
Golak: 1-0: Ainoa, min. 21; 1-1: Escot, min. 28.
Epailea: Elena Peláez. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin