APARI 100

Ehun partida, sentimendu bakarra

Vídeo

Nahia Apariciok zenbaki berezia lortu du Realarekin: 100 partida ofizial jokatu ditu elastiko txuri-urdina soinean. Lehen taldean emandako lehen pausoetatik gaur egunera arte, jokalariak hazten eta esperientzia pilatzen jarraitu du, taldearekin batera bere bidea eginez.

Ehun partida hauetan, Nahiak bere konpromisoa, lanerako gogoa eta nortasuna erakutsi ditu zelaian, eta pixkanaka bere lekua egin du talde txuri-urdinean.

Mugarri berezi hori ospatzeko, jokalariak merezitako aitortza jaso du gaur Zubietan, Espanyolen aurkako partidaren atarian. Garbiñe Etxeberriak eta Maider Castillok 100 zenbakidun oroigarrizko elastikoa eman diote, orain arte egindako ibilbidea aitortzeko.

Ehun partida, bizipen ugari eta oraindik idazteko dagoen istorio luzea.

Zorionak, Nahia!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!