Lehen taldea Londresen da jada. Espedizio txuri urdina arratsalde honetan iritsi da Ingalaterrako hiriburura, eta bihar denboraldi hasiera honetako erronka handienetako bati egingo dio aurre: UEFA Women’s Champions Leagueko kanporaketako joaneko partida Chelsea FCren aurka.
Hirira iritsi eta bertan kokatu ostean, Arturo Ruizen jokalariak partidaren agertokira joan dira biharko neurketaren aurreko azken entrenamendua egiteko. Saioak zelaia ezagutzeko eta hitzordu garrantzitsuari begira azken xehetasunak prestatzeko balio izan du.
Taldea ilusioz eta Europako talde indartsuenetako baten aurka lehiatzeko gogoz iritsi da Londresera. Txuri urdinek emaitza ona lortu nahi dute bihar, kanporaketa irekita uzteko eta datorren astean Zubietan jokatuko den itzuliko neurketari aukera guztiekin heltzeko.
Europak beste erronka handi baten aurrean jarri du Reala. Bihar, lehen lehia Londresen.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin