Realak porrot batekin egin du debuta Ligako txapelketan, Cartujan hain zuzen. Talde txuri-urdinak partida serioa egin du eta aukera garbiak ere izan ditu, baina galdu egin du Riquelmek bigarren zatian sartutako gol baten ondorioz.
Bi taldeek lehen minututik bilatu dute baloia eta neurketa oso parekatuta egon da lehen zatiaren hasieran, erritmo altuarekin, baina aukera argirik gabe. Yangel Herrerak gidatutako kontraeraso batean Oskarssonek gora bidali du baloia, hau izan da txuri-urdinek izan duten aukerarik onena. Reala eroso mantendu da berdegunean eta baloiaren jabe egin da, atzekaldean arriskurik jaso gabe. Partida Bernalen jaurtiketa arriskutsu batekin iritsi da atsedenaldira, baina kanpora joan da gutxigatik.
Bigarren zatiak hasiera bikaina izan du eta bi areatan aukerak ikusi dira. Lehen minutuetan Vallesek Arambururen jaurtiketa indartsua urrundu du. Bi taldeek aldaketak egin ondoren iritsi da lehen gola, Riquelmeren jaurtiketa gurutzatu batean. Hurrengo jokaldian aldea handitu ahal izan dute, baina Remirok ezker oin trebe batekin aldendu du aukera. Reala saiatu da, baina saria ez da iritsi, izan ere, Sergiok egindako jaurtiketak zutoinean jo du, eta hurrengo aukeran Sergio Gomezena sare hegalean. Aukera argiena 82.ean iritsi da, Oyarzabalen asistentzia on batek Oskarsson bakarrik utzi duenean, baina Vallesek geldiketa bikaina egin du. Ondoren, Zakharyan zelaian barne, arriskuarekin iritsi dira txuri-urdinak, baina golik gabe.
Realak porrot egin du debutan. Hala ere itxura ona eman du eta aukera oso garbiak izan ditu, baina zorterik gabe. Orain datorren asteazkenean Bernabeun jokatuko duten partida prestatzen hasiko dira.
Fitxa teknikoa:
Real Betis: Vallés, Bellerín, Bartra, Natan, Fran García, Facundo Bernal (Isco, 58.min), Marc Roca, Antony, Fornals, Riquelme (Pablo García, 72.min) y Cucho Hernández (Deossa, 80.min).
Real Sociedad: Remiro, Aramburu, Zubeldia, Jon Martín, Sergio Gómez (Aihen, 72.min), Yangel Herrera (Turrientes, 72.min), Sučić (Zakharyan, 87.min), Kubo (Oyarzabal, 58.min), Soler, Barrene (Marchal, 58.min) y Óskarsson.
Golak: 1-0 Riquelme, 62.min.
Epailea: Isidro Díaz De Mera. Natan eta Fran García txartela etxeko taldean, Sergio Gómez, Aramburu eta Zubeldia Realaren aldetik.
Estadioa: La Cartuja, 59.340 zale.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin