SANSE – CÁDIZ CF (LARUNBATA, 16:15)

Lehia zuzena Zubietan

Sanse etxera itzuliko da larunbat honetan Cádiz CF taldearen aurka jokatzeko (16:15). Txuri-urdinek Sportingen aurka berdindu zuten azken jardunaldian, garaipena lortzeko merituak egin zituzten neurketa batean. Azken bederatzi puntuetatik bost eskuratu dituzte, eta dinamika honi jarraipena eman nahi diote Zubietan, zaleen aurrean hiru puntu lortzeko.

Aurrez aurre Cádiz izango dute, sailkapenean zuzeneko aurkaria. Talde andaluziarra 20. postuan dago, Sanse baino bi puntu gutxiagorekin; gipuzkoarrak, berriz, 18. postuan daude. Cadizek Eibarren aurka berdinketa landua lortu zuen azken jardunaldian, aurretik bi porrot jarraian jaso eta gero. Sailkapeneko postu baxuetan egon arren, kalitate handiko jokalariak ditu, eta neurketa zaila jarriko die donostiarrei. Gure bigarren taldeak etxean sendo aritu eta helburu berberak dituen aurkari zuzen baten aurka garaipen garrantzitsua lortzea bilatuko du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!