21 URTEZ AZPIKOA

Premier League International Cup txapelketan berriro

Realak Premier League International Cup txapelketa jokatuko du denboraldi honetan ere. Premier Leagueak antolatutako lehiaketa ospetsu hau Ingalaterran garatzen da oso-osorik eta 21 urtez azpiko jokalariei zuzenduta dago. 32 taldek hartzen dute parte, 16 ingelesek eta Europako beste hainbeste gonbidatuk. Txapelketa ezin hobea da kontinenteko talde onenen harrobiek elkar ikus dezaten eta indarrak neur ditzaten.

Txapelketa zortzi taldeko lau multzotan banatzen da eta multzo bakoitzeko bi onenak final-laurdenetara sartzen dira. Talde txuri-urdinak Aston Villa (irailak 15), Leicester (irailak 30), Nottingham Forest (abenduak 16) eta Fulham (urtarrilak 27) izango ditu aurkari lehen fase horretan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!