REAL SOCIEDAD - BIZKERRE FT (ASTEARTEA, 18:30)

Beste proba bat

Real Sociedad B taldeak denboraldiaurreko beste hitzordu bati egingo dio aurre astearte honetan, abuztuaren 18an. Talde txuri urdinak Bizkerre FT izango du aurkari 18:30etik aurrera, Zubieta Estadioan. Neurketa aukera berri bat izango da denboraldi berriaren hasierari begira prestaketan aurrera egiten jarraitzeko.

Zubietako taldeak beste aukera bat izango du minutuak pilatzen, lehiaketa erritmoa hartzen eta prestaketa aste hauetan egindako lana zelaian praktikan jartzen jarraitzeko. Aurrean Bizkerre FT izango du, eta aurkariak beste erronka exijente bat jarriko dio talde donostiarrari.

Dena prest Zubietan beste urrats bat ematen jarraitzeko. Txuri urdinak ilusioz egingo diote aurre beste proba bati, denboraldi berriaren hasierara eta kategoria berrian lehiatzera begira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!