LEICESTER CITY (U21) 0-4 REAL SOCIEDAD (U21)

Nagusitasuna eta garaipena

Talde txuri-urdinak U21 Premier League International Cupeko lehen hiru puntuak lortu ditu Leicester Cityren aurka irabazi ondoren (0-4), hasieratik amaierara menderatu duen neurketa batean. Partida ahalik eta ondoen hasi da. Telletxeak, atezainaren akats bat baliatuta, norgehiagokako lehen gola satu du bosgarren minutuan. Donostiarrek erasotzen eta arriskua sortzen jarraitu dute. Jokaldi oso on baten ostean, baloia Xubanen hanketara iritsi da, eta area barrura erdiratu du Eceizabarrenarentzat, honek bigarrena burukada bikain batekin egin zezan. Gola eta gero, txuri-urdinek sendo jarraitu dute eta ingelesek ez dute aukerarik izan Olasagastiren atera arriskuarekin iristeko.

Aldageletatik bueltan, gipuzkoarrek erritmoa zertxobait jaitsi dute, baina neurketa menderatzen eta hainbat aukera sortzen jarraitu dute. Abagune horietako batean, Soroetak Xuban aurkitu du, eta donostiarrak, buruz, hirugarrena egin du. Dena 0-3ko emaitzarekin amaituko zela zirudienean, luzapenean, Xubanek bere bigarrena eta Realaren laugarren gola sartu du neurketari amaiera emateko. Garaipen bikaina txuri-urdinena, lehen norgehiagokako kolpeari ezin hobeto erantzunez. Hurrengo jardunaldian, hiru hilabete barru, Nottingham Foresten aurka jokatuko dute, beste partida on bat egiteko eta hiru puntuak eskuratzeko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Leicester City (U21): Marson, Diallo, Toko, Ali, Daniels, Neale (kap.) (Manyumba, min. 83), Lawrence, Aideed (Bless, min. 83), Amigo (Owusu, min. 83), King (Corden, min. 59) eta Hutchinson.

Real Sociedad (U21): Olasagasti, Garro (A. Pérez, min. 72), Calderón (Larrañaga, min. 46), De Orue, Elcano, Oleaga, Eceizabarrena (kap.), X. Fernández, Mehmeti (Lozano, min. 72), Telletxea (Letamendia, min. 72) eta Osazuwa (Soroeta, min. 28).

Golak: 0-1: Telletxea, min. 5; 0-2: Eceizabarrena, min. 23: 0-3: X. Fernández, min. 58; 0-4: X. Fernández, min. 90+2.

Epailea: Carl Baker. Txartel horia atera die etxeko Aliri eta kanpoko Lozanori. Etxeko Diallo kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 79).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!