Sansek bina berdindu du gaur arratsaldean Zubietan Sporting de Gijónen aurka. Nahiz eta aurkarien hasierako golari buelta ematea lortu duten, hirugarren gola izan zitekeen jokaldi batean adierazitako zalantzazko falta batek hiru puntuak eskuratzea eragotzi die.
Partida modurik okerrenean hasi da gure bigarren taldearentzat. Zoritxarreko jokaldi batean epaileak penaltia adierazi du asturiarraren alde eta Alexandrek ez du huts egin hamaika metroetatik, kanpooko taldea aurretik jartzeko. Gipuzkoarrak aurkariaren areara hurbiltzen hasi dira golaren ostean, Dani Díaz izanik jokalari arriskutsuena hegaletik egindako hainbat erdiraketarekin. Ez dute arrisku handirik sortzea lortu ordea. Txuri-urdinek neurketaren kontrola izan dute, baina, beste behin, gijondarrak izan dira atsedenaldiaren atarian aukerarik argiena izan dutenak. Iosifov bakar-bakarrik geratu da Olasagastiren aurrean, baina etxeko atezainak baloia kentzea lortu du. Errebotean, Beitiak kornerrera desbideratu du Mataren jaurtiketa.
Bigarren zatiaren lehen jokaldian, ordea, Carbonellek ateratako falta baten ondoren, Soroetak buruz luzatu du baloia, eta Lebarbierrek, baita ere buruz, berdinketaren gola sartu du. Hurrengo jokaldian, Dani Díazek banakako jokaldi bikaina egin du eskuin hegaletik, eta zutoin luzera egindako errematearekin aurretik jarri ditu donostiarrak. Hala ere, etxekoen pozak gutxi iraun du, minutu bakar bat geroago Duñabeitiak hegaletik egindako erdiraketa bat errematatu baitu, markagailua berriro berdintzeko. Neurketako joan-etorriko jokoa ez da eten, eta korner baten ondoren, Lebarbierrek berriro bidali du baloia sareetara, baina oraingoan gola baliogabetua izan da, zalantzazkoa izan den falta batengatik. Partida amaitzeko hamar minutu falta zirela, Alexandre kanporatu dute, Adjabeng atezainaren aurrean jaurtitzeko prest zegoenean lurrera bota eta bigarren txartel horia ikusi ondoren. Azken minutuetan, Gorka Carrera hirugarren gola sartzetik gertu izan da gutxigatik kanpora joan den jaurtiketa batean, baina markagailua ez da gehiago mugitu.
Aurkari handi baten aurka lortutako puntu bat, nahiz eta bi puntu ihes egiten utzi izanaren sentsazioa izan. Datorren astean, gipuzkoarrak garaipena lortzen saiatuko dira Cádiz CFren aurka berriro ere Zubietan.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Olasagasti, Garro, Beitia (kap.), Calderón, Balda (Agote, min. 87), Carbonell, Lebarbier, Díaz (Adjabeng, min. 73), Eceizabarrena (Gorosabel, min. 58), Marchal (Mariezkurrena, min. 87) eta Soroeta (Carrera, min. 58).
Real Sporting de Gijón: Yáñez (kap.), G. Rosas, Duñabeitia, Jorge Sáenz, Cuenca, Nacho Martín, Mata, [Iosifov (Bruno, min. 70), (M. Loum, min. 86)], Alexandre, M. Conde (Ferrari, min. 57) eta Gaspar (Enol, min. 57).
Golak: 0-1: Alexandre, min. 5. 1-1: Lebarbier, min. 47; 2-1: Díaz, min. 56; 2-2: Duñabeitia, min. 57.
Epailea: Marta Huerta. Txartel horia atera die etxeko Díaz eta Baldari eta kanpoko M. Conde eta Gasparri. Kanpoko Alexandre kaleratu du bi txartel hori atera ondoren (min. 80).
Ikusle kopurua: 2.124 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin