Gure emakumezkoen lehen taldeak Athletic Club hartuko du igande honetan Anoetan, 12:00etatik aurrera jokatuko den ligako derbian.
Anoeta denboraldiko hitzordu berezienetako bat bizitzeko prestatzen ari da. Gure emakumezkoen lehen taldeak Athletic Club izango du aurkari igande honetan, euskal derbi berri batean. Neurketa berezia izango da, beti bezala, norgehiagokak berak dakarren lehiakortasunagatik, emozioagatik eta zelai barruan zein kanpoan sortzen den giroagatik.
Txuri-urdinak ilusioz helduko dira hitzordura, hazten jarraitzeko eta azken jardunaldietan egindako lanari jarraipena emateko gogoz. Aste honetako Europako partidaren ondoren, gureak ligako lehiara itzuliko dira helburu argi batekin: etxean sendo aritzea eta hiru puntu garrantzitsu eskuratzea, beti mailarik onena ematera behartzen duen aurkari baten aurka.
Eszenatokia ere hitzorduaren parekoa izango da. Anoetak berriro irekiko dizkio ateak emakumezkoen futbolari, laurogeita hamar minutuetatik harago doan neurketa hartzeko. Gure zaleen babesa ezinbestekoa izango da intentsitateak, kontzentrazioak eta xehetasun txikiek aldea eragin dezaketen partida bati aurre egiteko.
Futbolaz gozatzeko, kolore txuri-urdinak sentitzeko eta derbi berri baten emozioa elkarrekin bizitzeko goiza izango da. Gureek beste poz bat eman nahi izango diote familia txuri-urdinari, agertoki ezin hobean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin