REAL SOCIEDAD-ATHLETIC CLUB (IGANDEA, 12:00)

Derbirako informazio erabilgarria

Hemen duzu igande honetan Realak eta Athletic Clubek Anoetan jokatuko duten partidarako (12:00) informazio erabilgarri guztia. Egun berezia izango da familia txuri urdinarentzat. Izan ere, derbiaz gozatzeaz gain, gure bi jokalari omenduko ditugu neurketa hasi aurretik.

Nerea Eizagirre eta Ainhoa Maríni omenaldia

Partidaren atarian bi protagonista berezi izango ditugu. Nerea Eizagirre kapitainak merezitako omenaldia jasoko du elastiko txuri urdinarekin 300 partida ofizial jokatu dituelako. Kopuru historikoa da, eta urte hauetan guztietan klubarekin erakutsi dituen konpromisoaren, ibilbidearen eta atxikimenduaren isla.

Bestalde, Ainhoa Marínek ere bere aitortza jasoko du, Liga F-ko urriko jokalaririk onena izendatu ondoren. Sari horrek gure aurrelariaren errendimendu bikaina eta bizi duen sasoi ona nabarmentzen ditu.

Bi omenaldi berezi hauek gure zale guztiekin partekatu nahi ditugu. Horregatik, zale txuri urdinak Anoetara garaiz etortzera animatzen ditugu, omenaldiez gozatu eta hasierako txistua jo aurretik gure jokalariei babesa emateko.

Ate irekiera

Anoetako ateak 11:00etan irekiko dira. Gure jokalariek harmailetako babesa ahalik eta gertuen senti dezaten, Aitor Zabaleta, Familiarra eta Ekialdeko harmailetako bazkideei 9. eta 10. ateetatik sartzeko eskatzen diegu, Ekialdeko Harmailaren Beheko Eraztunean kokatzeko.

Harmaile Nagusiko bazkideek, berriz, 1. eta 2. ateak izango dituzte eskuragarri, Harmaila Nagusiko Beheko Eraztunera sartzeko.

Goiko eraztuna itxita egongo da

Gure jokalariek zaleen babesa ahalik eta gertuen senti dezaten, goiko eraztunean eserlekua duten bazkideei, tokia egonez gero, beheko eraztunean esertzeko eskatzen diegu, betiere dagokien eremuan.

Goiko eraztunerako sarbidea itxita egongo da. Aldez aurretik eskertzen dugu bazkide guztien prestutasuna eta laguntza.

Infantila txartelarekin sartzeko aukera

Igande honetan, heldu batek Infantila kategoriako bazkide txartelarekin sartzeko aukera izango du. Era berean, eserlekua duen «Bat, Bi, Hiru, Lau, Bost, Sei» txartelarekin ere sartu ahal izango da. Neurri honen helburua zaleen asistentzia sustatzea eta Realzale Programarako puntuak pilatzeko aukera erraztea da.

Txartela senide edo lagunei lagatzea

Gogoratu, partidara etortzerik ez baduzu, zure bazkide txartela senide edo lagun bati laga diezaiokezula Realzale App-aren bidez.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa eta sarreren salmenta

Anoetako Bazkideentzako Arreta Bulegoaren ondoan, Atano III pilotalekuaren parean, dauden leihatilak 10:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Bertan, sarrerak erosteko aukera izango da, baita partidarekin lotutako edozein gorabehera konpontzekoa ere.

Denda eta taberna zerbitzua

Anoetako denda ofiziala 10:30etik 12:00etara egongo da zabalik. Bestalde, tabernak 11:00etatik aurrera egongo dira martxan.

Bizikletentzako aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatutako eta IBK Bikek babestutako bizikleta eta patineteentzako aparkalekua 11:00etatik partida amaitu eta ordu erdi igaro arte egongo da erabilgarri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!