Gure hirugarren taldeak igoerarako borrokarako hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu gaur arratsaldean SD Leioaren aurka (1-3), txapelketako liderra, lehen zati bikain baten ostean.
Txuri-urdinak aurkariaren atera arriskuarekin hurbiltzen hasi dute partida, eta aukera horietako batean, 8. minutuan, markagailuan aurrea hartzea lortu dute Hodei Garitaonaindiaren golari esker. Golaren ostean, bizkaitarrek erreakzionatu egin dute eta berdinketa gertu izan dute, baina donostiarrak izan dira berriro gola sartzea lortu dutenak Lander Urangaren bidez korner batean. Atsedenaldia baino lehen, leioarrak urruneko jaurtiketa batzuekin saiatu dira, baina txuri-urdinek sendo eutsi diote emaitzari.
Bigarren zatiaren hasieran, Diego Ruizek zenbait abagune arriskutsu eduki ditu eta, azkenean, 54. minutuan, Ander Blancok abantaila murriztea lortu du etxekoentzat. Minutu batzuk beranduago, oraingo honetan Arroyo gertu egon da berdinketa lortzetik, baina berriro ere Galileak ondo eragotzi du bizkaitarren erasoa. Norgehiagokako azken minutuetan, etxeko taldea berdinketaren bila joan da eta donostiarrek kontraeraso bat aprobetxatu dute hirugarrena sartzeko eta partida erabakitzeko, oraingoan Raúl Rodríguezen eskutik.
Garaipen garrantzitsua sailkapeneko gorenetik puntu bakarrera geratzeko. Datorren astean aurkari zuzena den Touring KEren bisita jasoko dute Zubietan, goiko postuetan borrokan jarraitzeko. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
SD Leioa: Eizagirre, Peciña (Arraras, min. 77), Gayoso, Blanco (kap.), Artola, Gómez (Arredondo, min. 46), Grande (Hugo, min. 46), Ruiz (Lizaso, min. 65), Arroyo (Á. Pérez, min. 80), Montero eta Etxebarria.
Real C: Galilea, J. Martínez, Uranga, De Orue (kap.), Arana, Ezkerra, Telletxea (Isasa, min. 77), D. López (Sáenz, min. 62), X. Fernández (Larrañaga, min. 77), Garitaonaindia (R. Rodríguez, min. 53) eta Echarri (Elcano, min. 62).
Golak: 0-1: Garitaonaindia, min. 8; 0-2: Uranga, min. 34; 1-2: Ander Blanco, min. 54; 1-3: R. Rodríguez, min. 87.
Epailea: Sergio Fontecha. Txartel horia atera die etxeko Gómezi eta kanpoko Garitaonaindia, De Orue y J. Martínezi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin