EH TXAPELA (19:00)

Jarri ezazu finala zuzenean

Vídeo

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, EH Txapelaren finala jokatuko da Anoetan Reala eta Athleticen artean. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVn.

Partida honak lehiaketa polit honen irabazlea zein den jakinaraziko du. Joan den Ligako elkarren aurkako norgehiagoketan puntu gehien eskuratu zituzten bi euskal taldeen arteko lehia izango da gaurkoa. 

Derbi honek, gainera, Mikel Etxarriri omenaldia egiteko balioko du. Hamarkadetan Realeko teknikari izandakoak eta bere azken etapan Euskal Selekzioko entrenatzaile izan zenak euskal zale guztien aitortza jasoko du, aulkietan egindako ibilbide oparoagatik eta euskal entrenatzaileen formakuntzan egindako lanagatik.

Sarrerak

Neurketarako sarrerak datozen egunetan ipiniko dira salgai. Realeko bazkideentzat sarrera doakoa izango da (bazkide txartela sarreran erakutsi beharko dute); Athletic Clubeko bazkideek, berriz, 15 euro ordaindu beharko dituzte. Publiko orokorrarentzat sarreren prezioa 30 eurokoa izango da eta 10 urtetik beherakoentzat sarreren salneurria 10 eurokoa izango da. Soilik estadioaren beheko eraztuna egongo da zabalik, bai bazkide bai gainontzeko zaleentzat. Estadioaren beheko eraztuna soilik egongo da zabalik, bai bazkideentzat, bai publiko orokorrarentzat salgai jarriko diren sarreretarako.

- Lortu aforo generaleko sarrerak

Athletic Clubeko zaleek talde zuri-gorriko lagunarteekin batera kokatu nahi badute, Iparraldeko Harmailan hartu beharko dituzte sarrerak, bertan egongo baita haien animazio zona.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!