Realak beste orrialde bat idatzi du gaur gauean bere historian. Txuri-urdinek Heart of Midlothian gainditu dute Zubietan eta Europa Cupeko final-zortzirenetarako txartela lortu dute. Ahazteko zaila izango den gaua, oroimenerako garaipena eta beste urrats handi bat Europako ibilbidean. Reala lehiaketako 16 talde onenen artean dago.
Reala partidaren bila atera da hasieratik, goian presionatuz eta aurkariaren areara sarri iritsiz, nahiz eta Heartsen azken lerroa gainditzeko zailtasunak izan. Txuri-urdinen ahaleginak saria izan du ordu erdia bete aurretik: Ainhoa Marínek hegaletik egindako jokaldi bikain baten ondoren, erdiraketa ederra jarri du eta Laura Caminok erremate ikusgarri batekin sare barrura bidali du baloia. Realak estutzen jarraitu du. Intzak bigarrena gertu izan du gutxigatik kanpora joan den jaurtiketa gurutzatu batekin, eta handik gutxira Seelenfreundi utzi dio baloia, baina atezainak aurrez aurre gelditu dio. Atsedenaldirako bost minutu falta zirenean, Intzari egindako penaltia adierazi du epaileak eta Paula Fernándezek, bere ohiko odol hotzarekin, ez du hamaika metroetatik barkatu. Eta oraindik gehiagorako denbora izan da. Ceciliak atzetik iritsi eta pase bikaina eman dio Ainoa Campori, eta honek hirugarrena egin du. Hiru gol eta lehen zati bikaina txuri-urdinentzat Europako gau berezi honetan Zubietan.
Realak aldaketa hirukoitzarekin ekin dio bigarren zatiari, taldeari freskotasuna emanez, baina partidaren gidoia ez da aldatu. Txuri-urdinek nagusi izaten jarraitu dute, aurkariaren areara iritsiz eta atzean ia arriskurik jasan gabe. Ekaitzak zelaia astun utzi du eta baloiari kosta egin zaio behar bezala mugitzea, baina donostiarrak eroso aritu dira egoera horretan. Lehen zatian lanaren zati handi bat eginda, bigarrenean erritmoa kontrolatu, abantaila mantendu eta alferrikako arriskurik ez hartzea zen helburua. Hala ere, Realaren nagusitasuna argia izan da eta laugarrena ere iritsi da. Ainhoa Marínek bikain irakurri du Eskoziako defentsaren atzean zegoen espazioa, eta bere barneraldiak atzelari bat lurrera botatzera behartu du baloia urruntzeko ahaleginean. Azkenean, ordea, baloia bere atean sartu du eta Realak laugarrena egin du. Gauak beste albiste on bat ere utzi du: Sonya Keefe zelaira itzuli da lesioa gainditu ondoren.
Zubietan bizitako gau historikoaren ondoren, Liga F jarriko dute berriro jomugan txuri-urdinek. Realak Valencia CF bisitatuko du igande honetan, 19:30ean, sentsazio onei jarraipena eman eta garaipenaren bidean aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin.
Ficha teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, L. Camino (Keefe, min.76), Apari, Florentino, Moraza (K), P. Fernández (Maren, min. 64), Ainhoa M., Ainoa (Cahynová, min. 46), Intza (N. Eizagirre, min. 46), Cecilia eta Seelenfreund (Isasisasmendi, min. 46).
Heart of Midlothian: JohnStone, Campbell (Forsyth, min. 46), Girsoli, Husband, Wade, Rennie (Halliday, min. 64), Fulton (Smith, min. 76), Dolan, Husband, Johns eta Speckmaier (Jardine, min. 46).
Golak: 1-0: L. Camino, min. 20; 2-0: P. Fernández, min. 42; 3-0: Ainoa, min.45; 4-0: Husband, min. 70;
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin